Egitarauak

Talde feministek emakumeen esplotazioa salatuko dute martxoaren 8an

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 7a, 12:09

Martxoak 8 Uribe Kostan, artxiboko irudia.

"Gure bizitzekin negoziorik ez!" lelopean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintza-sistemaren auzia aurtengo M8ko mobilizazioen erdigunean errotu du. Hala, 2023ko azaroaren 30eko greba feminista orokorreko ildo beretik jarraituz, Emakume Langileen Nazioarteko Egunean, "esplotazioan oinarritutako zaintza ereduari" aurre egin gura diote talde feministek.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak salatu du gehienbat emakume migratzaileen esplotazioan oinarritzen dela gure egungo sistema. Era berean, martxoaren 8an, emakumeek jasaten dituzten indarkeria sistemiko guztiak nabarmendu gura dituzte, "genero eta botere desberdintasunak betikotzen dituen egitura sozial, politiko eta ekonomikoan oinarritutakoa".

Halaber, Uribe Kostako sare eta talde feministek ere bat egin dute aldarrikapen orokorragaz, eta zaintza eta emakumeen esplotazioa hizpide hartuta, hainbat mobilizazio antolatu dituzte eskualde osoan. Hala, martxoaren 8rako, barikurako, hainbat manifestazio antolatzeaz gain, aste-akabu osoan zehar ere ekintza eta ekitaldi ezberdinak egongo dira, aldarrikapenak egun bakar batean soilik metatu ez daitezen. 

Mugimendu feministak eta erakundeek antolatutako ekitaldiak

Barrika

Martxoak 8, barikua

  • 12:30 Kontzentrazioa emakumeen biribilgunean eta manifestuaren irakurketa.
  • 15:00 IX Emakumeen omenezko bazkaria. Antolatzailea: Emakumeen Hitza. Ipar Itxaso Jatetxean, Goierrin.

Apirilak 12, barikua

  • 17:00 – 20:00 Espresiozko arteen bidezko autozainketarako espazioa tailerra. Emakumeen Hitza. Emakumeen Hitza-ren lokala. Edukiera mugatua. Izen-emateak: aupadaelakartea@gmail.com

Berango

Martxoak 7, eguena

  • 19:00 Ekimen feminista, frontoiaren parean.

Martxoak 8, barikua

  • 19:30 Berangoko Emakumearen Elkarteak antolatutako elkarretaratzea Sabino Aranan.
  • 20:30 Cherry & the Ladiesen kontzertua. Santa Ana anfiteatroan.

Martxoak 9, zapatua

Martxoak 10, domeka

  • 10:30 Emakumeen Elkarteak antolatutako martxa. Zentrotik.
  • 12:00 Hanburgesa-jana solidarioa, Sabino Arana kalean.
  • 12:30 Haurrentzako dantzaldiak eta tailerrak frontoian.

Erandio

Martxoak 7, eguena

  • 18:00 Berbaldia: Garai hauetarako baliabideak: emakumearen orekarako lore-esentziak, Flor Martin Piñeroren eskutik, Josu Murueta kultur etxean.

Martxoak 8, barikua

  • 12:00 Elkarretaratzea, Josu Murueta plazan, Astrabuduako Emakumeen Elkarteak antolatuta. 
  • 12:00 Elkarretaratzea, Irailaren 23a plazan, Erandioko emakumeen elkarteak antolatuta.
  • 19:00 Manifestazioa, Altzagako metro-geltokitik abiatuta, Erandioko Mugimendu Feministak deituta.
  • 19:30 Elkarretaratzea Erandiogoikoko Euskadi plazan, Emakatz elkarteak deituta.

Getxo

Martxoak 7, eguena

  • 18:00 En buenas compañías pelikularen proiekzioa, Ibar Nagusien Etxearen egoitzan.

Martxoak 8, barikua

  • 19:00 Manifestazioa Santa Eugenia plazatik hasita, Itzubaltzetako Talde Feministak deituta.
  • 19:00 Manifestazioa Telletxe plazatik hasita, Algortako mugimendu feministak deituta.

Martxoak 19, martitzena

  • 18:30 Feminismoa hutsaltzen ari da? solasaldia, Maria Gorosarri eta Irantzu Varela kazetariakaz, Fadura kiroldegiko entzunaretoan.

Gorliz

Martxoak 8, barikua

  • 19:00 Gorliz-Plentziako emakumeen martxa, Gorlizko Eliz plazatik abiatuta.

Martxoak 9, zapatua

  • 18:00 Hitzaldi feminista: Autozainketei buruzko gogoetak. Sertutxenan.

Leioa

Martxoak 7, eguena

  • 17:00 XII. Climbing Girl Party, Sakonetako kiroldegian.

Martxoak 8, barikua

  • 11:30 Elkarretaratzea, Errekalde plazan.
  • 15:00 Andrak Elkartearen bazkaria.
  • 19:00 Manifestazioa, Sakoneta kiroldegitik, Sutea Leioako Talde Feministak deituta.

Martxoak 9, zapatua

  • 11:00 Berbaldia: Biolentzia estetikoa eta gorputz aniztasuna, Laket ahalduntze eskolan.
  • 11:00 Emakumeentzako kirol olinpiada, Errekalde plazan.
  • 17:30 Emakumeentzako kalistenia saioa, Independentzia kaleko Kalistenia parkean.

Martxoak 10, domeka

  • 11:00 V. Emakumeen Martxa, Errekalde plazatik aterata.

Martxoak 11, astelehena

  • 10:00 Maskulinitatea eraldatzen jardunaldia, herriko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta, Kultur Leioan.
  • 18:00-20:00 DESMADRAD@S amatasuna feminismotik lantzeko saioa, Laketen.

Martxoak 13, martitzena

  • 18:00 Hitzaldia: Indarkeria matxistak ez du adinik, Kultur Leioako prentsa-aretoan.

Martxoak 16, zapatua

  • 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 Autodefentsa feminista emakumeentzat, Laket ahalduntze eskolan.

Lemoiz

Martxoak 9, zapatua

  • 12:00-13: 30 Mugimendu espresiboaren tailerra.
  • 18:00. Filma eta krispetak: Emakumeen iturria.

Martxoak 10, domeka

  • 12:30 Emakumeei omenaldia Lemoizko abesbatzako ahotsakaz.

Apirilean:

  • Autodefentsa feminista tailerra, 2 orduz zapatuetan. Edukiera mugatua. Izen-ematea: alara@alara.eus

Plentzia

Martxoak 6, eguaztena

  • 19:00 Jule Goikoetxeak egindako EAEko heteropatriarkatua azterlanaren aurkezpena. Goñi Portalen.

Martxoak 8, barikua

  • 19:00 Gorliz-Plentzia emakumeen martxa, Gorlizko Eliz plazatik abiatuta.

Martxoak 9, zapatua

  • 19:00 Ane Lindaneren bakarrizketa, Goñi Portalen.

Martxoak 14, eguena

  • 19:00 Mahai feministaren aurkezpena eta Zaintza proiektua, Goñi Portalen.

Sopela

Martxoak 7, eguena

  • 19:30-21:30 Bertso-batu poteo bertsolariakaz (Saioa Alkaiza eta Arrate Illaro) eta Reperkusión Feminista batukada.

Martxoak 8, barikua

  • 10:30-12:00 Hezkuntza eta herriko elkarteen kontzentrazioa Urgitxieta Plazan. Manifestuaren irakurketa eta Arima taldeko koreografia.
  • 19:30 Manifestazioa Udaletxeko Plazatik hasita. Manifestuaren irakurketa. Itoiz Uribe Abeslaria eta Meñakoz taldearen Koreografia.

Urduliz

Martxoak 6-16

  • Literaturako Nobel Saridun emakumeak erakusketa. Kultur etxean.

Martxoak 9, zapatua

  • 21:00 Urduliz Blues Gaua: Indigo Blues. Kultur etxean.

Martxoak 10, domeka

  • 12:30 Manifestuaren irakurketa. Jubilatuen plazan.
  • 13:00 Baldosa berriaren inaugurazioa – Berdintasunerako bidea. Kultur Etxea parkean.
  • 13:15 Kalejira eta triki-poteo feminista. Jubilatuen plazan.

Martxoak 15, barikua

  • 18:30 Begirada Barri bat zineforuma: Cerdita. Kultur etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun