Jendartea  Urduliz 2017-01-10 10:00

Txernobylgo umeei harrera egiteko bilera izango da Urdulizen barikuan

Txernobylgo umeei harrera egiteko bilera izango da Urdulizen barikuan

Datorren barikuan, urtarrilaren 13an, Urdulizko kultur etxeak hartuko du Txernobylgo (Ukrania) umeei harrera egiteko batzar informatibo bat, 18:30ean. Saioa Errusiako eta Bielorrusiako umeen harrerarako Bikarte elkarte ongileak antolatu du.

  Kirolak  Berango  Urduliz  Uribe Kosta 2017-01-05 18:30

Elkartasunezko elikagai-bilketa egingo dute zapatuan eskubaloi-taldeek

Elkartasunezko elikagai-bilketa egingo dute zapatuan eskubaloi-taldeek

Etzi, zapatuan, elikagai-bilketa egingo dute Urdulizko Iparralde kiroldegian, 09:00etatik 15:00etara, "egoera txarrenean daudenei laguntzeko". Urteroko hitzordua da Urduliz Eskubaloi Taldea, Berango Eskubaloia eta Uribe Eskubaloi Eskola antolatzaileentzat; aurten helburu biribila ipini diote erronkari: tona bat elikagai lortzea. Iaz kopuru hori hori lortzetik oso gertu geratu ziren.

  Kultura  Urduliz 2016-12-19 17:57

"O Peio, Peio" kantaren bertsio berria, Kherauren Olentzero-oparia

Kherau musika-talde bizkaitarrak "O Peio, Peio" herri-abestiaren bertsio berria egin du, sehaska-kanta bihurtuz. Taldeak aitortu duenez, "beti izan dugu gustuko kanta zahar hau. Jatorrizko bertsioan, neskato batek behin eta berriro eskatzen dio baimena Peiori oheratzeko. Peiok ostera, geroz eta eginbehar gehiago agintzen dizkio oheratu ahal izan baino lehen. Zerbait garaikideago egin guran, bestelako ukitua eman diegu musika eta testuari sehaska-kanta bihurtu arte".

  Kirolak  Leioa  Urduliz 2016-12-01 12:00

Gabonetako futbol-campusak izango dira Leioan eta Urdulizen

Gabonetako futbol-campusak izango dira Leioan eta Urdulizen

Gabonetan, Uribe Kostako neska-mutilek hainbat aukera izango dituzte futbolaz gozatzeko. Besteak beste, Urdulizko Sabin Merino eta Leioako Iñaki Saez campusetarako izen-ematea zabalik dago daborduko, 2003. eta 2011. urteen bitartean jaiotako neska-mutilentzat.

  Kultura 2016-12-01 11:46

Asteburuan bertso-jira Sopelan eta Urdulizen!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Asteburuan bertso-jira Sopelan eta Urdulizen!

Ostiralean Sopelan 20:00etan frontoitik hasita, Maddalen Arzallus eta Aitor Sarriegi bertsolariak arituko dira Gibelurdinek musika taldearekin batera. Larunbatean Urdulizen 13:00ean Txiberri tabernatik hasita, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi bertsolariak izango ditugu eta haiekin Koldo eta Unai Etxebarria aita-semeak trikitixa eta panderoarekin.

  Kultura  Urduliz  Uribe Kosta 2016-11-30 12:23

Ahalduntzearen aldeko mezuak izan dira nagusi 2016ko Beldur Barik lehiaketan

Ahalduntzearen aldeko mezuak izan dira nagusi 2016ko Beldur Barik lehiaketan

Ondarroatik bidalitako "Mi meta" lanak irabazi du Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehen kategoria (12 eta 17 urte). Bigarren kategorian, berriz, Eibarretik igorritako "Batu+Gaitezen" bideoa gailendu da. Herriaren sariari dagokionez, "Dale Candela!" lanak jaso ditu boto gehien Beldurbarik.org webgunean egindako bozketan. Sari banaketa joan den zapatuan izan zen, azaroaren 26an, Urdulizen egindako Beldur Barik Topaketan. Arrasti osoan zehar, bertaratutako gazteek zenbait ikuskizunez eta tailerrez gozatu ahal izan zuten.

  Kultura  Urduliz 2016-11-27 10:00

Euskara nazioarteko hizkuntza dela gogoraraziko dute eguaztenean Urdulizen

Euskara nazioarteko hizkuntza dela gogoraraziko dute eguaztenean Urdulizen

Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuta, eguazten honetan, hilak 30, "Euskara munduan. Besteen ahotan" dokumentala proiektatuko dute Urdulizko kultur etxean, 19:00etan. Lan hori Iñigo Asensio zuzendari tolosarrak sortu zuen iaz. Bertan, mundu zabaleko hiru kontinentetako hainbat herrialdetako atzerritarren lekukotasuna emango digute, sortzez hain urrutikoak diren euskal hiztunak gure hizkuntza ikastera zerk bultzatu dituen jakiteko asmoz.

  Politika  Berango  Urduliz 2016-11-23 17:44

Beldur Barik 2016 kanpaina aurkeztu dute gaur Berangon

Beldur Barik 2016 kanpaina aurkeztu dute gaur Berangon

Aurtengo Beldur Barik Topaketa Urduliz egingo dute zapatuan, hilaren 26an. Horretan, ikus-entzunezko lehiaketaren sariak banatuko dituzte. Edizio honetan 341 lan aurkeztu dituzte.

  Kirolak  Urduliz 2016-11-18 18:21

Iker Casado: "Nire helburua partida bakoitza irabaztea da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Iker Casado: "Nire helburua partida bakoitza irabaztea da"

Iker Casado Zaballa da Urduliz futbol-taldearen entrenatzaile berria, Ohorezko Mailan.

  Kirolak  Urduliz 2016-11-18 13:16

Txiri-txiri martxa egingo dute domekan, Urdulizen

Txiri-txiri martxa egingo dute domekan, Urdulizen

Joan den azaroaren 6an egitea aurreikusi bazuten ere, azkenean hilaren 20an, domekan, egingo dute Urdulizko Txiri-txiri martxa edo ibilbide osasuntsua. Aurtongoa zazpigarren edizioa izango da. Horretarako hitzordua goizeko 10:00etan ipini dute, Elortza plazan, udaletxearen aurrean hain zuzen ere. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Urduliztik atera barik, ibilalditxo lasaia eta osasungarria egingo dute.

Dozenaka gizon-emakumek parte hartu dute Uribe Kostako Emakumeen Topaketan

Dozenaka gizon-emakumek parte hartu dute Uribe Kostako Emakumeen Topaketan

Joan den zapatuan, hilaren 12an, Uribe Kostako Emakumeen Topaketa egin zuten Urdulizen, Inola elkartearen egoitzan. Aurtengoa zortzigarrena izan da, "Elkarrekin boteretsuak gara" lemapean.

  Jendartea  Urduliz 2016-11-14 10:53

Etxebizitza tasatuen zozketan izen-ematea zabalik dago Urdulizen

Etxebizitza tasatuen zozketan izen-ematea zabalik dago Urdulizen

Urdulizko Udalak etxebizitzak eskatzen dituzten gizon-emakumeen udal-erregistroan izena emateko epea zabaldu zuen joan den azaroaren 4an. Arduradunek jakinarazi dutenez, erregistro horretan izena ematea beharrezkoa da kiroldegiaren ondoan eraikiko dituzten etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko.

  Kirolak  Urduliz 2016-11-10 18:34

Iker Casado da Urdulizen entrenatzaile berria

Iker Casado da Urdulizen entrenatzaile berria

Osasun arazoak direla-eta, Nando Alonso Urduliz Futbol Taldeko entrenatzaileak bere ardurari utzi egin behar izan dio. Iker Casadok hartu dio lekukoa, Ohorezko Mailan. Casadok ondo baino hobeto ezagutzen du kluba, bigarren entrenatzailea eta koordinatzailea da-eta.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2016-11-09 12:51

Uribe Kostako emakumeen topaketa egingo dute zapatuan Urdulizen

Uribe Kostako emakumeen topaketa egingo dute zapatuan Urdulizen

Zapatu honetan, hilaren 12an, Uribe Kostako Emakumeen Topaketa egingo dute Urdulizen. Hitzordua 10:00etan jarri dute, Inola elkartearen egoitzan, Torrebarri bideko 1. zenbakian. Aurtengo topaketa zortzigarrena da, "Elkarrekin boteretsuak gara" lemapean.

  Kirolak  Urduliz 2016-10-27 12:00

Basakick jaialdia egingo dute zapatuan

Datorren zapatuan, hilak 29, Urdulizko Iparralde kiroldegian antolatuko dute Kick Boxing, Kick Light eta Light Contact borroka-modalitateen doako jaialdia. Basakick klubak jakinarazi duenez, saioa 18:00etan hasiko da.

  Kultura  Urduliz 2016-10-12 12:00

"Akabuko martxea" eta "Dominica" dokumentalak eskainiko dituzte bihar, Urdulizen

"Akabuko martxea" eta "Dominica" dokumentalak eskainiko dituzte bihar, Urdulizen

Urbiako (Gipuzkoa) mendietatik Uribe Kostara euren artaldeak neguan ekartzen zituzten artzainen zeregina gogoratzen duen "Akabuko martxea" ordubeteko dokumentala eta artzaintzan emakumeen papera aldarrikatzen duen "Dominica" zortzi minutuko ikus-entzunezko lana ikusgai egongo dira eguen honetan, urriak 13, 19:30ean, Urdulizko kultur etxean. Sarrera, doan. Aitor Gisasola eta Fredi Paia egielak bertan egongo dira.

  Hezkuntza  Urduliz 2016-09-22 16:26

Urdulizko Elortza herri-eskola handituko du Jaurlaritzak

Urdulizko Elortza herri-eskola handituko du Jaurlaritzak

Gurasoen lau urteko kexen ostean, Urdulizko Elortza herri-ikastetxea handituko du Hezkuntza Sailak.

  Jendartea  Urduliz 2016-09-20 19:52

Desfibriladorea ipini dute Iparralde kiroldegiaren kanpoaldean

Desfibriladorea ipini dute Iparralde kiroldegiaren kanpoaldean

Azken asteotan, Urdulizko auzotarrek ikusi ahal izan dute makina txiki bat Iparralde kiroldegiko fatxadan, kanpoaldean. Herritarren zalantzak uxatzeko, bertoko erakundeak argitu du gailu hori desfibriladore bat dela. Bere funtzioa bihotz-arazoek eragindako balizko larrialdietan gaixoa artatzea da.

  Jendartea  Getxo  Urduliz 2016-09-16 16:55

Hiru adingabe atxilotu dituzte Getxon, biolentziazko lapurreta egotzita

Hiru adingabe atxilotu dituzte Getxon, biolentziazko lapurreta egotzita

Ertzaintzak hiru adingabe atxilotu ditu Getxon biolentziaz egindako lapurreta egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotzeak eguaztenean eta eguenean izan ziren, joan den aste-akabuan Urdulizen adin bereko hainbat gazteri lapurtu zietelakoan.

  Kultura  Urduliz 2016-09-12 10:23

Bartrak eta Laburuk bertso-dema izango dute barikuan Urdulizen

Bartrak eta Laburuk bertso-dema izango dute barikuan Urdulizen

Daborduko joana da Urdulizko andramarien lehenengo aste-akabu festa, eliz ondoko landakoa. Barikuan, ostera, bigarren jaialdiaz gozatzeko aukera izango da Elortza auzoan. Bertan, Iretargi kultur elkarteak antolatzen ohi duen bertso-saioa izango da tabernaz taberna. Protagonistak Oihana Bartra santutxuarra eta Agin Laburu astigarragarra izango dira. Bien arteko desafioa Txiberrin abiatuko da, 20:00etan.

Nabarmenak

Zorion agurrak