Atzo, hilak 9, Sopela ProAm pala txapelketaren bigarren edizioa aurkeztu zuten Udalak, Kurene pilota elkarteko arduradunak eta txapelketan lehiatuko diren hainbat palistek. Udalak azaldu duenez, aurtengo edizioak aro berri bati ekingo dio, autogestioaren aldeko apustuagaz; izan ere, palistek beraiek antolatu dute txapelketa, Udalaren eta Kurene elkartaren laguntzagaz.
Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, Erandioko Udalak eta herriko emakumeen elkarteek bost eguneko egitaraua aurkeztu dute.
Hurrengo asteetan, tailerrak, elkarretaratzea, omenaldia eta zineforuma izango dira Barrikan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira. Emakumeok bizirik, aske eta beldur barik lelopean, ekimenen helburua emakumeenganako eraso mota guztiak ikusaraztea, berdintasuna aldarrikatzea eta udalerriko emakumeei ahalduntzeko tresnak eskaintzea dela adierazi du Udalak.
Barrikako ludotekak tailer ezberdinak antolatu ditu azaroan zehar, zirkoarekin lotutako tailerrak denak. Jarduera guztiak barikuetan egingo dira, arrastiko 18:00etan. Azaroak 6 eta 20ko tailerrak Ander Deuna aretoan (Goierri Errepidea 12) egingo dira, eta azaroak 13 eta 27koak Barrikako udal liburutegian (Udaletxeko bidea 2). Tailer guztiak 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude, eta izena emateko, liburutegia@barrika.eus helbidera mezu bat bidali daiteke, edo 946775163 telefonora deitu.
Gorlizko Udalak eta herriko hainbat elkarteek egitaraua antolatu dute azaroaren 28rako, La Luz de Martina elkartearen alde dirua biltzeko helburuagaz.
Gure Lurreko Merkatuak Sopelako, Uribe Kostako eta Bizkaiko baserrietako ekoizleengana zuzenean jotzeko aukera eskaintzen du astero. Besteak beste, barazkiak eta frutak, ogia eta pastelak, marmeladak, gildak, gazta eta txerrikiak erosteko aukera egoten da. Astero parte hartuko duten produktuak eta ekoizleak zeintzuk izango diren jakiteko, Sopelako Udalaren Instagramean kontsulta daiteke informazioa.
Azaroaren 28an eta abenduaren 19an, 10:30etik 12:00etara, 12 urtetik gorakoentzako bi kalistenia ikastaro eskainiko ditu Erandioko Udalak. Saioak Astrabuduko skateparkean egingo dituzte, eta doakoak izango dira. Hala ere, aldez aurretik izena eman beharko da, QR kodearen bidez.
Azaroaren 29an, 19:00etan, Tanttaka konpainiaren eskutik, Altzagako Merkatu Zaharrak Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? antzezlana hartuko du. Lagundutako bakardadeari buruzko tragikomedia honetan, Mireia Gabilondok, Aitziber Garmendiak eta Telmo Iruretak parte hartuko dute. Depresioa, adimen-urritasuna, garuneko paralisia eta adimen artifiziala uztartzen dituen istorioak lau pertsonaiaren bizitzak gurutzatuko ditu. Euren sekretuak eta etsipenak ezagutu barik, elkar ezagutzea izango da bizitzan gertatuko zaien gauzarik onena.
Abenduaren 2tik 3rako gauean, Etxerik Gabeko Pertsonen Gaueko Zenbaketa egingo dute Getxon, Leioan eta Uribe Kostan –Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen–. Horretarako, Udalek boluntarioak behar dituztela adierazi dute. Parte hartzeko, adin nagusikoa izan beharko da, eta aukeratutako udalerriari dagokion estekan eman beharko da izena: Getxon, Leioan edo Uribe Kostan.
Gorlizko Udalak abenduak Euskararen Egunerako egitaraua antolatu du, abenduaren 3an ospatzen dena. Jarduera guztiak Elizako plazan izango dira. Hasteko, arrastiko 17:30ean, herri kirolak, tailerrak, egurrezko jolasak eta baserriko txokoa egongo dira. 18:00etan, tailo tailer bat egingo da, eta bukatzeko, dantza plaza bat antolatu dute 18:30etarako.
Abenduaren 2tik 3rako gauean, Etxerik Gabeko Pertsonen Gaueko Zenbaketa egingo dute Getxon, Leioan eta Uribe Kostan –Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen–. Horretarako, Udalek boluntarioak behar dituztela adierazi dute. Parte hartzeko, adin nagusikoa izan beharko da, eta aukeratutako udalerriari dagokion estekan eman beharko da izena: Getxon, Leioan edo Uribe Kostan.
Azaroaren 28an eta abenduaren 19an, 10:30etik 12:00etara, 12 urtetik gorakoentzako bi kalistenia ikastaro eskainiko ditu Erandioko Udalak. Saioak Astrabuduko skateparkean egingo dituzte, eta doakoak izango dira. Hala ere, aldez aurretik izena eman beharko da, QR kodearen bidez.
Azaroaren 28an eta abenduaren 19an, 10:30etik 12:00etara, 12 urtetik gorakoentzako bi kalistenia ikastaro eskainiko ditu Erandioko Udalak. Saioak Astrabuduko skateparkean egingo dituzte, eta doakoak izango dira. Hala ere, aldez aurretik izena eman beharko da, QR kodearen bidez.
Aurten ere hainbat postu izango dira Plentziako Eleiz enparantzan, tartean tonbola, gazta, olioa, belarritakoak eta pastelak, eta musika ere egongo da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, aurreko urteetako ohiko postuez gain, berriak ere izango dira.
Azaroaren 28an eta abenduaren 19an, 10:30etik 12:00etara, 12 urtetik gorakoentzako bi kalistenia ikastaro eskainiko ditu Erandioko Udalak. Saioak Astrabuduko skateparkean egingo dituzte, eta doakoak izango dira. Hala ere, aldez aurretik izena eman beharko da, QR kodearen bidez.
Abenduaren 21ean, astelehena, Sopelako Urepel Abesbatzak Gabonetako kalejira egingo du. Arrastiko 19:00etan udaletxeko plazan batuko dira (Sabino Arana Kalea 1), eta herriko kaleetan zehar kantuan eta dantzan ibiliko dira.