Hizlariak: Irati gurasoekin Euskal Herrira plataforma
Berangoko Ludotekak otsailaren 22tik 26ra arteko astean egingo dituen ekintzak iragarri ditu. Pandemia dela eta, jarduerak ez dira Ludotekaren egoitzan egingo, Youtube eta Facebook bidez baino, arrastiro.
Carmen Palomerore erakusketa Diziplina anitzeko erakusketa da, banakako izaki gisa funtzionatzen duten artelanak biltzen dituen instalazioa; baina, aldi berean, osotasun baten funtsezko piezak dira. Gardentasun, olerki eta zalantzen artean “labirinto” bat pentsatu dut norberaren barnealderanzko balizko “bidaia metaforiko” bat egitera gonbidatzen duena, diskurtso poetiko bat abiapuntutzat hartuta.
Babes-neurriak direla eta, ekitaldiz ekitaldi eta jardueraz jarduera ibiltzeko garai arraroak diren arren, Getxoko Ingurumen Aretoak programazio luze eta zabala antolatu du otsailerako. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira aukeran. Saio denak doakoak izango dira.