Ostirala, maiatzak 7



19:00

Musika: Ander Unzaga

Kultur Leioa, Leioa | Musika

Agertoki batetik bestera ibili da azken hogei urte hauetan, talde eta proiektu anitzekin hara ta ona. Bigarren lerroan eroso egon den arren, iritsi zaio ordua Ander Unzaga pianista leioaztarrari propioa duen zerbait erakusteko. Berak ere ez daki zehazki zer den. Hasiera batean jazz diska bat egin nahi omen zuen, emaitzak ordea baditu bestelako oihartzun esperimental eta minimalistak.  Boskote akustiko eta instrumental formatuan aurkezten du bere burua. Pianoarekin batera, gitarra, baxu elektrikoa, saxoa eta bateria. Doinu koloretsuak, inprobisaziorako tarteak, eromen erritmikoren bat eta pasarte argitsuak dira bere proposamen pertsonalaren ezaugarri nagusiak. Sarrera: 13 €

Musika: Ander Unzaga Kultur Leioa

Agertoki batetik bestera ibili da azken hogei urte hauetan, talde eta proiektu anitzekin hara ta ona. Bigarren lerroan eroso egon den arren, iritsi zaio ordua Ander Unzaga pianista leioaztarrari propioa duen zerbait erakusteko. Berak ere ez daki zehazki zer den. Hasiera batean jazz diska bat egin nahi omen zuen, emaitzak ordea baditu bestelako oihartzun esperimental eta minimalistak. 

Boskote akustiko eta instrumental formatuan aurkezten du bere burua. Pianoarekin batera, gitarra, baxu elektrikoa, saxoa eta bateria. Doinu koloretsuak, inprobisaziorako tarteak, eromen erritmikoren bat eta pasarte argitsuak dira bere proposamen pertsonalaren ezaugarri nagusiak.

Sarrera: 13 €


19:00

Antzerkia: "El Instituto T."

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Antzerkia

Ruben bolada txarra pasatzen ari den jenio bat da, sare sozialetako Da Vinci bat WhatsAppeko beltzaren eta Chuck Norrisen memeen sortzailea. T Institutuak bahitu du (ezin dugu izen osoa argitu, bere bizitza arriskuan egongo litzateke), mundua menderatzeko behin betiko kontrol mentaleko arma garatzen ari den erakunde sekretu bat, eta Ruben behar dute funtziona dezan. Sarrera: 5€

Antzerkia: "El Instituto T." Kurtzio kultur etxea

Ruben bolada txarra pasatzen ari den jenio bat da, sare sozialetako Da Vinci bat WhatsAppeko beltzaren eta Chuck Norrisen memeen sortzailea. T Institutuak bahitu du (ezin dugu izen osoa argitu, bere bizitza arriskuan egongo litzateke), mundua menderatzeko behin betiko kontrol mentaleko arma garatzen ari den erakunde sekretu bat, eta Ruben behar dute funtziona dezan.

Sarrera: 5€



17:00
19:00

Komiki tailerra

Aterpe Leioa Gaztegunea, Leioa | Ikastaroak eta tailerrak

Aterpe Leioa Gazteguneak Zer sortuko duzu? komiki tailerra antolatu du maiatzeko eguenetan egiteko. Arratsaldeetan izango da 17:00etatik 19:00etara. Ekintza hori 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Izena emateko eta informazioa eskuratzeko deitu 944 055 850 telefono zenbakira, edo idatzi gazte@leioa.net helbide elektronikora.

Komiki tailerra Aterpe Leioa Gaztegunea

Aterpe Leioa Gazteguneak Zer sortuko duzu? komiki tailerra antolatu du maiatzeko eguenetan egiteko. Arratsaldeetan izango da 17:00etatik 19:00etara. Ekintza hori 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta.

Izena emateko eta informazioa eskuratzeko deitu 944 055 850 telefono zenbakira, edo idatzi gazte@leioa.net helbide elektronikora.