Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.
Aurten ere, COVID-19ari aurre egiteko osasun-neurriei egokitutako jai-egitaraua prestatu du Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako jai batzordeak. Hala, ospakizun birtualak egingo dituzte abuztuaren 2tik 8ra bitartean.