Butroe zelangoa dan orok dakie antzezlana urriaren 2an eta 3an aurkeztuko dute, Plentzian eta Gorlizen, hurrenez hurren. Emanaldiak herri bietako elizako plazetan egingo dituzte, 20:00etan.
Herri antzerkia. Testua: Jokin de PedroEszena zuzendaritza: Matxalen de PedroMusika zuzendaritza: Iñaki LagosEkoizpena: Busterri Herri AntzerkiaIrudia eta diseinua: Luis Olaso
Urrian berriro ere datorkigu binetaren mundua Getxora. Aurten, Komiki Azokak 19. urteurrena ospatuko du eta hiru egunez, Areetako Geltokia plazak komiki eta merchandising dendek, aldizkariek, fanzineek eta argitaletxeek jarritako 43 postu hartuko ditu eta baita sinatze-txandak ere. Jarduerak: Hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketa… Romo Kultur Etxea Sarrera dohainik (edukiera bete arte) Gainera, Romo Kultur Etxean zenbait jarduera izango dira, esaterako hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketa, fanzineak… Horietan, egileak eta komikiaren eta ilustrazioaren profesionalek parte hartuko dute.
Urriaren 1etik 3ra bitartean, askotariko ekintzak hartuko ditu Getxoko Malakate plazak. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, baina edukiera mugatua izango dute. Hortaz, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea eta musukoa erabiltzea.