Kantuan izango dira Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Kerman Diaz eta Ekhiñe Zapiain. Miren Loizaga gai-jartzaile. Sarrera librea, edukiera bete arte.
Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira eurek uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.
Zoologikoko bisitari batek animalien kaiolak zabaldu eta piztiak askatu ditu. Nahaspila horren arduraduna psikologoaren kontsultara eramango dute eta hark berehala etzango du dibanean. “Zein da zure izena?” “John Claydon naizela esaten didate, Greystokeko hirugarren Kondea, baina ni… Tarzan naiz!” Erantzun horrek doktorearen alarma guztiak piztuko ditu. Ez dago zalantzarik: nortasun bikoitza dauka eta terapia behar du, bai ala bai. Moldaketa: José C. Garcia, Kike Diaz de Rada, Mar-Mar teatroa. Zuzendaritza: José C. Garcia Antzezleak: Irene Hernando, Aritza Rodriguez, Eriz Alberdi, Javi Tirado
Sarrera 1 euro.
Etxekoandre bat sarituko dute itsas bidaia birtual batekin eta bertan bidaia hori zuzenean antolatuko dute. Bere fantasiak guztiak askatuko dira bidaia honetan, batere ohikoak ez diren fantasiak. Etxekoandre bat sarituko dute itsas bidaia birtual batekin eta bertan bidaia hori zuzenean antolatuko dute. Bere fantasiak guztiak askatuko dira bidaia honetan, batere ohikoak ez diren fantasiak.
Sinopsia: Azken Karlistaldiaren amaiera gertu dagoela, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatu du umezurztegi batean. Larri zauritua, eta, hiltzear dagoela, neskatxak bere bila etorri eta zerura eramango duen aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiereko bizitza eman diola, gauaren ilunean elkarrekin 'betiko' bizitzera behartuz. Egoera berri horretan, denboraren igarotze mingarriari aurre egin beharko dio, bere neskatxa gorputzean lotuta, Kandido izeneko gizon umila ezagutzen duen arte. Kandidok bere etxean hartuko du alaba balitz bezala. Gizonak lagundu egingo dio neskatoari bere izaeraren beraren aurkako borrokan eta kendu dioten bizitza berreskuratzeko ametsean. ‘Ilargi Guztiak’ fabula fantastikoak gogoeta egiten du heriotzaren aurreko beldurraz eta hilezkortasunaz.
Zure seme edo alabak euskaraz egingo du, zu beste helduekin euskaraz egiten eta ondo pasatzen ikusten bazaitu! Non egingo dute? Helduak eta umeak elkartzen diren hurrengo guneetan: labur.eus/NX1IK
Aste akabu honetan izango diren Hezetasuna auzoko ekintzen lekukoa hartuko du Algortako Aste Kulturalak abenduaren 3an. Izan ere, zazpi egunez, askotariko ekimenak egingo dituzte Bihotz Alai plazan; kontzertuak, antzerkiak, erakusketak, tailerrak, bertso-saioa, eta beste hamaika aukera egongo dira, doan. Horietaz gozatu ahal izateko, baina, antolatzaileek "laster" zabalduko duten lotura batean izena eman beharko da.