Aldez aurretik izena eman behar da liburutegia@barrika.eus helbidean. Birziklatzeko materiala ere eman beharko da.
Kondairak, izaki mitologikoek musikak eta dantzek berriz ere hartuko dituzte Lamiako auzoko kaleak, eskualdeko jairik berezienetako baten itzuleragaz.
Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.
Bihar, 17:30ean, Lamiako auzoa antzezleku erraldoia bihurtuko dute kaleak hartuko dituzten izaki mitologikoek. Bi urteko geldialdiaren ostean, Maskarada auzoko San Maximo jaien abiapuntua ere izango da, domekara bitartean hainbat jarduera egingo baitituzte auzoko jaiak ezin baino hobeto ospatzeko asmoagaz.