Bai Erandioko Udalak bai Erandioko Mugimendu Feministak salatu dute emakume batek eraso matxista bat jasan duela aste-akabuan. Hori salatzeko, gaur, urriak 10, 19:00etan, "kazerolada feminista" egingo dute Altzagako metro-geltokian.
Urriaren 7tik 12ra, Kale Antzerkia Bultzatuz programan dibertsioa bermatuta egongo da adin guztietako ikusleei irekitako kale muntaien eskaintzari esker. Bost egunetan zehar, dantza, magia eta zirku ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste, Euskadiko konpainia eta artisten eskutik. Emanaldi guztiak Algortako San Nikolas plazan izango dira, eta sarrera, doakoa.
Getxo Eszena zikloaren 40. edizioa abiatuko du bihar, barikuan, Muxikebarri Antzokiak. Programa horrek Arte Eszenikoen Jardunaldien ibilbidea ordezkatuko du, eta, hilaren 23ra bitartean, askotariko 11 ikuskizun hartuko ditu. Gehienak euskal konpainia eta ekoizleek sortutakoak dira, eta, denak 19:30ean hasiko dira, haurrentzako lanak izan ezik, 18:00etan hasiko baitira. Sarrerak Kultur Etxeko ohiko kanaletan eros daitezke.