Gaurko urrats bakoitzak, biharko bide bat eraikitzen du. Luzatzen den esku baten aurrean marraztu, arnastu, pentsatu eta dantzatzen dugu. Eman etajaso. Ez ditu sustraiak saihesten, haietara begira sakontzen du, bertan ereiten du. Elkarbanatuz, elkarrizketatuz, espazio komunak bilatzen ditu. Horrelakoxea da gure artea. YARIN elkarrekin marrazten dugun etorkizuna da; ondokoaren begiradara garamatzan leihoa, sustraietatik abiatu eta etengabeko elkarrizketak argitzen duen hostoetara garamatzana. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN ‘bihar’ hitzaren sinonimoa da, eta ondokoaren lehioari egiten diogun begirada konplizea. Sarrera: 6 euro
Lehiarik gabeko eskuz eskukoan, sortzaileen joak eta publikoaren txaloek bat egiten duten katarsia. Birusaren oihartzuna aretoan. Izurriak asko galarazi digu. Izugarri. Baina musikariei, oro har, bizipoza berreskuratzearen aldeko ahalegin itzela zor diegu. Emaiok berriro, Xabi! Gogoz zeudean, geundean. Eta lagunak eta zaleak bildu gintuen aurrez aurre, Bilbon, Campos antzokian. Musikariak: Xabi Aburruzaga (trikitixa eta ahotsa), Eriz Pérez (gitarra akustikoa eta ahotsa), Jon Cañaveras (baxu elektrikoa), Koldo Uriarte (pianoa eta perkusioa), Aitor Uribarri (bateria, perkusioa eta ahotsa), Iñigo Olazabal/Ruben Isasi (txalaparta). Sarrera: 10 euro