Urtero legez, Egizu euskara elkarteak antolatuta, Algortako berbalagunak sagardotegira txangoa egingo dute oraingoan ere. Horretarako, aurten ere, Santutxuko berbalagunak izango dituzte lagun, eta, txotx egin aurretik, Kulturarteko Plaza Feministan bisita gidatua egingo dute; ondoren, Iparragirre sagardotegian bazkalduko dute. Plan horretan parte hartu gura dutenek izena eman dezakete daborduko, hemen, baina Getxoko eta Santutxuko berbalagun eta gurasolagunek lehentasuna izango dute.
Herriko taldeen erromeria herrikoi honek, Getxoko plaza ezberdinetan, dantza tradizionalak erakusten ditu eta publikoa parte hartzera animatzen du. Antolatzaileak: Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas-Argia eta Zasi Eskola. Sarrera doanik.
Barikuan eta zapatuan, euskarazko antzezkizunez gozatzeko aukera egongo da Urdulizen. Izan ere, tokiko kultur etxeak antzerki bana hartuko du egunotan: umeentzako Kapelagilearen abenturak barikuan, eta helduentzako Mesede bat egitearren... izenekoa zapatuan, 18:30ean eta 19:00etan, hurrenez hurren. Saioetarako sarrerak 6,15 eurokoak izango dira.