Larunbata, abenduak 23

12:00

Haurrentzako Gabonetako tailerrak

Casal liburudenda (Itzubaltzeta/Romo), Getxo | Umeentzako jarduerak

Aldez aurretik izena eman beharra dago.

Haurrentzako Gabonetako tailerrak Casal liburudenda (Itzubaltzeta/Romo)

Aldez aurretik izena eman beharra dago.

12:30
14:30

'Loti ederrak' ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena taularatuko dute abenduaren 23an Urdulizen

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Antzerkia

Loti ederrak ipuin klasikoa oholtzara eramateko obra originalaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu dituzte. Hala, ipuina gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dute: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Era berean, inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoakaz haustea dute xede. Obra abenduaren 23an izango da, Urdulizko Kultur Etxean, goizeko 12:30ean. Sarrerak 6,15 euro balio ditu, euskaraz izango da eta 3-12 urte bitarteko umeentzako eta familia guztiarentzako aproposa da.

'Loti ederrak' ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena taularatuko dute abenduaren 23an Urdulizen Urdulizko kultur etxea

Loti ederrak ipuin klasikoa oholtzara eramateko obra originalaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu dituzte. Hala, ipuina gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dute: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Era berean, inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoakaz haustea dute xede. Obra abenduaren 23an izango da, Urdulizko Kultur Etxean, goizeko 12:30ean. Sarrerak 6,15 euro balio ditu, euskaraz izango da eta 3-12 urte bitarteko umeentzako eta familia guztiarentzako aproposa da.

17:30

Olentzero eta Mari Domingiri harrera, auzoz auzo

Auzoz auzo, Getxo | Umeentzako jarduerak

Itzubaltzeta/Romo Antolatzaileak: Zasi Eskola Dantza Taldea, Ziztu Bizian eskaut taldea, Romoko jai batzordea eta Romo Areto Futbol Kluba. Abenduaren 23an 17:30ean:  umeentzako tailerrak. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera eta haurren gutunak jasoko dituzte Santa Eugenia plazan.   Algorta Antolatzailea: Horra Horra Algortako Olentzero Batzordea. Abenduaren 23an 19:00etan: ume bertsolarien saioa, Algortako San Nikolas plazan. 20:00etan: Taberna Ibiltaria. San Nikolas plazatik Azebarrira.  Neguri-Gobela Antolatzailea: Txatxalin Guraso Elkartea, Neguriko Gobela taldea. Abenduaren 23an 18:00etan:  kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz. 19:00etan: harrera Olentzero eta Mari Domingiri Gernika parkean. Ibilbidea: Makaletako etorbidea-Gernika parkea Areeta Antolatzailea: Berantzagi Dantza Taldea. Abenduaren 23an 18:30ean:  Zeren zain umeentzako festa Eskoletako plazan. Andra Mari Antolatzailea: Itxas Argia Dantza Taldea. Abenduaren 23an 17:00etan: haurrentzako jolasak, eskulanak. Animazioa trikitilari eta txistulariakaz Malakaten.   18:30ean: trikitia eta pandero doinuak. Burduntzia.

Olentzero eta Mari Domingiri harrera, auzoz auzo Auzoz auzo
Itzubaltzeta/Romo

Antolatzaileak: Zasi Eskola Dantza Taldea, Ziztu Bizian eskaut taldea, Romoko jai batzordea eta Romo Areto Futbol Kluba.

Abenduaren 23an

  • 17:30ean:  umeentzako tailerrak. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera eta haurren gutunak jasoko dituzte Santa Eugenia plazan.  
Algorta

Antolatzailea: Horra Horra Algortako Olentzero Batzordea.

Abenduaren 23an

  • 19:00etan: ume bertsolarien saioa, Algortako San Nikolas plazan.
  • 20:00etan: Taberna Ibiltaria. San Nikolas plazatik Azebarrira. 
Neguri-Gobela

Antolatzailea: Txatxalin Guraso Elkartea, Neguriko Gobela taldea.

Abenduaren 23an

  • 18:00etan:  kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz.
  • 19:00etan: harrera Olentzero eta Mari Domingiri Gernika parkean.

Ibilbidea: Makaletako etorbidea-Gernika parkea

Areeta

Antolatzailea: Berantzagi Dantza Taldea.

Abenduaren 23an

  • 18:30ean:  Zeren zain umeentzako festa Eskoletako plazan.
Andra Mari

Antolatzailea: Itxas Argia Dantza Taldea.

Abenduaren 23an

  • 17:00etan: haurrentzako jolasak, eskulanak. Animazioa trikitilari eta txistulariakaz Malakaten.  
  • 18:30ean: trikitia eta pandero doinuak. Burduntzia.

18:00

Olentzero eta Mari Domingiri harrera

Udaletxeko plaza, Barrika | Umeentzako jarduerak

Oparia ikuskizuna, harrera eta txokolate edana eta gaztaina-jana.

Olentzero eta Mari Domingiri harrera Udaletxeko plaza

Oparia ikuskizuna, harrera eta txokolate edana eta gaztaina-jana.

09:00

Erakusketa: Bosteko 2023. "Kaosetik Kosmosera: Unibertsoko paisaiak"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.

Erakusketa: Bosteko 2023. "Kaosetik Kosmosera: Unibertsoko paisaiak" Kultur Leioa

Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.

09:00

"Bosteko 23"

Leioa | Erakusketak

Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak zikloko erakusketa Kultur Leioako erakusketa-gelan egongo da urtarrilaren 6ra arte. Iñigo Sarriugartek komisariatu María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren artelanen erakusketa ibiltari honek azken geldialdia egingo du Leioan, Bizkaiko hainbat udalerri bisitatu ondoren.

16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

17:15

Lemoizko Udalak egitarau oparoa prestatu du Gabon garairako

Armintzako kultur etxea, Lemoiz | Umeentzako jarduerak

 Euskara eta haurrak izango dira protagonista Lemoizko Udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan. Besteak beste, Izenaduba basurako txangoa, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, negulekuak eta Gabonetako Parkea egongo dira. 

Lemoizko Udalak egitarau oparoa prestatu du Gabon garairako Armintzako kultur etxea

 Euskara eta haurrak izango dira protagonista Lemoizko Udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan. Besteak beste, Izenaduba basurako txangoa, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, negulekuak eta Gabonetako Parkea egongo dira. 

20:30

Bertso katea!

Abian kultur elkartea, Getxo

Badator bertso katea! Abenduaren 29an bertsoek hartuko dute katea zonaldea. Giroa sortzera datoz Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak. 20:30etan Triku tabernatik hasi, eta pote eta bertsoak kateatu ostean Abian Kultur Elkartean bukatuko dute. Han ere bertsotan, jan-edanean eta giro jatorrean luzatzeko aukera egongo da. Ez galdu!

Bertso katea! Abian kultur elkartea

Badator bertso katea! Abenduaren 29an bertsoek hartuko dute katea zonaldea. Giroa sortzera datoz Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak. 20:30etan Triku tabernatik hasi, eta pote eta bertsoak kateatu ostean Abian Kultur Elkartean bukatuko dute. Han ere bertsotan, jan-edanean eta giro jatorrean luzatzeko aukera egongo da. Ez galdu!

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Ekaina
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Urte osoko agenda ikusi »»