Hizlaria: Eugenia Cavero (Psikologoa, mentorea eta coach emozionala)
Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko asmoz, Khalas! Palestina - Uribe Kosta taldea sortu dute. Egunotan, besteak beste, Israeli boikota egiteko hainbat ekimen egin dituzte eskualdean, Berangoko Supeco eta Erandioko Carrefour supermerkatuetan. Bihar, eguenean, berriz, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bentan antolatutako genozidioaren inguruko berbaldia eta eztabaidaren ostean, taldea aurkeztuko dute jendaurrean; hitzaldia 19:00etan izango da, gazteleraz.
Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.
Bizkaiko golkoan hondoratuta dauden hainbat itsasontziri urpekariek ateratako argazkien bilduma ikusgarria.
Martxoaren 21ean, eguenean, igaroko da Korrikaren 23. edizioa Uribe Kostatik: Lemoizko Andrakatik sartuko da, eta Erandiogoikotik joan; ibilbidea eta ordutegiak, hemen daude ikusgai. Oraingo honetan, goizaldeko lehenengo orduan hartuko dute lemoiztarrek lekukoa, 05:24ak aldera, eta eskualdea alderik alde zeharkatuko du, 09:54ak ingurura arte. 23. Korrika gurera iritsi bitartean, Uribe Kostako AEKk eta euskalgintzako hainbat eragilek. Hona hemen egunotarako antolatutako ekintzak.
Martxoaren 21ean zeharkatuko du Korrikaren 23. edizioak Uribe Kosta alderik alde eta, horren aurretik, euskararen aldeko ekimenaren berri emateko hainbat jarduera egingo dituzte herriz herri, tartean, Berangon. Bertan, hilaren 14an egingo dute lehenengo ekimena, Berango-Merana eskolan.