Igandea, apirilak 14

10:00

Urdulizko Udalak ekimen berri bat eskaini du Haurtzaroko Basoa ezagutu eta zaintzeko

Urdulizko Landa, Urduliz

Hurrengo domekan, apirilaren 14an, Urdulizko Udalak tailer bat eskainiko du familian, Haurtzaroko Basoa gaur egun zertan den bertatik bertara jakiteko. Proiektua 2022ko otsailean jarri zen abian, eta udalerriko lursail batean zuhaitz autoktonoak landatuz hasi zen. Helburua da kontzientzia eta lotura sortzea Urdulizko haurren eta haien ingurune naturalaren artean. Jardueran parte hartzeko, izena eman ahal izango da apirilaren 2tik 9ra Udalaren webgunean, eta lehentasuna emango zaie aurreko urteetako tailerretan zuhaitzak landatu zituzten familiei.

Urdulizko Udalak ekimen berri bat eskaini du Haurtzaroko Basoa ezagutu eta zaintzeko Urdulizko Landa

Hurrengo domekan, apirilaren 14an, Urdulizko Udalak tailer bat eskainiko du familian, Haurtzaroko Basoa gaur egun zertan den bertatik bertara jakiteko. Proiektua 2022ko otsailean jarri zen abian, eta udalerriko lursail batean zuhaitz autoktonoak landatuz hasi zen. Helburua da kontzientzia eta lotura sortzea Urdulizko haurren eta haien ingurune naturalaren artean. Jardueran parte hartzeko, izena eman ahal izango da apirilaren 2tik 9ra Udalaren webgunean, eta lehentasuna emango zaie aurreko urteetako tailerretan zuhaitzak landatu zituzten familiei.

10:30

Bisita gidatuak: "Plentziako aztarna ezkutuak"

Plentzia | Irteerak eta txangoak

Bisita gidatua euskaraz. Izen-ematea Plentziako turismo bulegoan edo 946 774 199 telefono-zenbakian.

Bisita gidatuak: "Plentziako aztarna ezkutuak"

Bisita gidatua euskaraz.

Izen-ematea Plentziako turismo bulegoan edo 946 774 199 telefono-zenbakian.

18:00

'Batetik Bestera' kontzertua aurkeztuko dute Sopelan apirilaren 14an

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Umeentzako jarduerak

Batetik Bestera: Kontzertua haurrei eta familiei zuzendutako proposamen eszeniko-musikala da, Benetan Be Teatroaren eskutik. Bertan, musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituzte artistek, betiere euskara hutsean. Ikuskizunak "migrazioen gainean hausnartzeko abiapuntu izan nahi du txorien migrazioen bitartez". Hala, abestiek ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte elkartasuna, elkarbizitza eta kulturartekotasuna balorean jarriz. Sopelako Kurtzio kultur etxean egongo dira ikuskizuna aurkezten apirilaren 14an, arrastiko 18:00etan, eta Gorlizen uztailaren 28an.

'Batetik Bestera' kontzertua aurkeztuko dute Sopelan apirilaren 14an Kurtzio kultur etxea

Batetik Bestera: Kontzertua haurrei eta familiei zuzendutako proposamen eszeniko-musikala da, Benetan Be Teatroaren eskutik. Bertan, musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituzte artistek, betiere euskara hutsean. Ikuskizunak "migrazioen gainean hausnartzeko abiapuntu izan nahi du txorien migrazioen bitartez". Hala, abestiek ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte elkartasuna, elkarbizitza eta kulturartekotasuna balorean jarriz. Sopelako Kurtzio kultur etxean egongo dira ikuskizuna aurkezten apirilaren 14an, arrastiko 18:00etan, eta Gorlizen uztailaren 28an.

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

10:00
20:00

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sor­tzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI" Kultur Leioa

14:00

Sopelako ondare naturalari balioa emateko jardunaldiak egingo dituzte Kurtzio kultur etxean

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Bestelakoak

Apirilaren 12tik 14ra Sopelako bihotz naturalak bizia hartuko du Kiribile elkarteak, Sopelako Udalagaz elkarlanean, antolatutako jardunaldi batzuen bidez. Helburua nagusia da inguruko ondare naturalari balioa ematea eta gure inguruarekiko kontzientzia eta errespetua lantzea.

Sopelako ondare naturalari balioa emateko jardunaldiak egingo dituzte Kurtzio kultur etxean Kurtzio kultur etxea

Apirilaren 12tik 14ra Sopelako bihotz naturalak bizia hartuko du Kiribile elkarteak, Sopelako Udalagaz elkarlanean, antolatutako jardunaldi batzuen bidez. Helburua nagusia da inguruko ondare naturalari balioa ematea eta gure inguruarekiko kontzientzia eta errespetua lantzea.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»