Genozidioaren aurrean bertoko alternatibak pentsatzeko gakoak azalduko dituzte azaroaren 6an Urdulizko kultur etxean. Arrastiko 19:00etan izango da eta S.F.K.H.T. Herriko Elkarteak antolatu du.
Bueltan da Getxoko Zine Zikloen denboraldi berria. Joan den azaroaren 1ean abiatu zuten Zine Kluba, eta gaur, eguenean, hasiko dira Zinemabarriko proiekzioak. Ohikoa denez, lehenengo zikloa barikuetan izango da, Areetako Andres Isasi Musika Eskolako auditorioan. Aurten ordutegi berria izango da, proiekzioak ohi baino ordu erdi lehenago izango direla, 20:30ean, hain zuzen ere.