Euskaldunen arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Erandio, Laukiz, Leioa, Uribe Kosta, Urduliz eta Getxoko berbalagunak elkartzen hasi dira eskualdeko ekintzak batera antolatzeko eta beraien arteko harremanak josteko. Domekan, urtarrilaren 19an, Larrabasterratik Plentziara mendi-irteera antolatu dute. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.
Leioako Udalak hiru urtetik gorako umeak dituzten familientzat bereziki pentsatutako kirol jarduerak antolatuko ditu aste-akabuan. Horrek ariketa ludikoak eta partekatuak egiteko aukera paregabea eskainiko die familiei izango da. Hitzordua domekan izango da, urtarrilaren 19an, 11:00etatik 13:00etara, La Estrella plazan.
Sarrera, 2,5 euro.
Umeentzako ikuskizuna, euskaraz. Sarrera, 1 euro.
Denboraldi baten ondoren, naturarekin berriro konektatzeko eta aire zabalean une ahaztezinez gozatzeko garaia da. Beraz, prestatu zure ibiltzeko botak, zure ur botila eta zure jarrera onena. Bidean ikusiko dugu elkar! Izena emateko epea urtarrilaren 2an 10:00etan hasiko da Gorlizko Turismo Bulegoan. Izena aurrez aurre edo telefonoz eman dezakezu 94 677 43 48 zenbakira deituz. Urtarrilaren 12an, 16.Ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/16-ibilbidea/ eta urtarrilaren 26an, 4.ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/4-ibilbidea/
Urdulizko kultur etxea artez bete da. Urtarrilaren 25era arte, Benkhayren 'Reflexion' erakusketa egongo da ikusgai goizeko 09:30etik 13:30era eta arrastiko 16:00etatik 20:00etara.
Edestiaurre arkeologia-elkartearen 10. urteurrena.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Uribe Kostako Historiaurreko zein etapa garaikideagoak ikertu dituen Edestiaurre arkeologia-elkarteak 10 urte bete ditu. Hori ospatzeko, eta egindako lanak gizarteari erakusteko, argazki-erakusketa antolatu du Plentziako Goñi Portalen. Gaur, astelehenean, egingo dute inaugurazioa, 18:00etan, eta bertan ikusgai egongo da, hilaren 24ra arte, 2015etik gaur egunera bitartean eskualdean zein inguruan egindako proiektuen eta arkeologia esperimentalaren laburpen txiki bat. Horrez gainera, datozen hilabete eta urteetan egingo dituzten proiektuen berri emango dute.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |