Foru baserriko eta Fanoko larreetatik Ermuara igotzeko ibilbidea. Lehenago Legoarriburura igoko dira. Izen-emateak, Gorlizko turismo bulegoan.
Mendia eta euskara elkartzen dituen Lemoizko Etzandarri Mendi Taldeak irteera berri bat egingo du domeka honetan, urtarrilaren 26an. Hala, Belatxikietara (661 metro) joango dira Bernagoitiatik. Buelta 17:00etan egingo dute.
Agian, ezezaguna da zuretzat, baina mende askoz itxita egon den botila irekitzear dago. Hartan osagai mordoa dago magiaren historiari dagozkion zenbait garaitako usainez beteta: botilaren barruan sartuko den magoaren promesa, zirkuetan erabat inguratuta emanaldian aritzeko gai den ilusionista, magiaren sekretu handiak agerian jartzen dituen magoa, agertokian azken trukoan huts egiten duen prestidigitadorea, ikusle ororen pentsamenduak irakur ditzakeen mentalista, bere egiazko identitatea jakinarazten duen beste mago bat… Hauek dira, hain zuzen, ikuskizunak dituen usain horietako batzuk, guztiak magiaz eta historia magikoez beteta. Ireki belarriak, garbitu begiak eta jarri adi burmuina; maindireen eta hautsaren artean hainbeste urtez ezkutatuta egon diren historia magikoak agerian jarriko baititugu. Magoa: Imanol Ituño Zuzendaritza eszenikoa: Juan Paños. Magia aholkularitza: Gonzalo Albiñana. Magia aparailuen sorkuntza: Mago Nock. Musika: Nerea Alberdi, David S. Damián. Iraupena: 75′. Ikuslea: +10 urte. Hizkuntza: Euskaraz. Sarrera: 6 euro.
Sarrera, 1 euro.
Elkarrizketaren artea lanean bost pertsonaia daude: hiru emakume, gizon bat eta bideo-kamera bat. Teilatu beraren azpian bizi diren emakumeak emakume zahar bat, haren alaba eta biloba dira; gizona sarkin bat da; kamera bonba bat da. Beste edozeinen berdina dirudien egun batean, eskolako lanerako tresna gisa, kamera etxera sartzen da. Kronos Teatro Sarrera: 5 euro
Denboraldi baten ondoren, naturarekin berriro konektatzeko eta aire zabalean une ahaztezinez gozatzeko garaia da. Beraz, prestatu zure ibiltzeko botak, zure ur botila eta zure jarrera onena. Bidean ikusiko dugu elkar! Izena emateko epea urtarrilaren 2an 10:00etan hasiko da Gorlizko Turismo Bulegoan. Izena aurrez aurre edo telefonoz eman dezakezu 94 677 43 48 zenbakira deituz. Urtarrilaren 12an, 16.Ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/16-ibilbidea/ eta urtarrilaren 26an, 4.ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/4-ibilbidea/
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean, 60 diseinatzaile eta garatzaile baino gehiago elkartuko dira 42 Urduliz doako programazio-campusean bideojokoak sortzeko munduko ekitaldirik handienean parte hartzeko, Global Game Jam 2025. Urtarrilaren 20ko 16:00etatik 26ko 17:00etara, udalerriak bat egingo du sormen-maratoiaragaz, eta parte-hartzaileek 48 ordu baino ez dituzte izango jolas interaktibo bat sortzeko.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |