Bihar, urtarrilak 15, 38. Agate Deuna Koru Jaialdian izena emateko epea zabalduko dute Getxon. Otsailaren 4an izango da kantaldia, eta egun horretan bertoko hainbat talde arituko dira tradizioa kaleetan erakusteko. Goizean, eskola taldeak arituko dira eta, arrastian, berriz, helduen koruak eta talde mistoak.
Aurten ere, Leioako Santa Agedako Kantuen 34. lehiaketa deitu du Leioako Udalak. Datorren, otsailak 4, martitzenean, egingo dute, herriko kaleak eta auzoak musikaz eta tradizioz berriz ere betez. Udalak antolatutako ekitaldiak kultura eta herritarren parte-hartzea batzen ditu, eta ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da udalerriko egutegian.
Plentzian, gazteek zein nagusiek abestuko diote Agate Deunari bere bezperan. Batetik, bihar, otsailak 4, 11:30ean, Plentziako eskolatik kalez kale baserritarrez jantzitako hainbat ume aterako dira kantuan; ordu-erdi beranduago, Uribe Kosta BHIko ikasleak ere batuko zaizkie. Bestetik, arratsaldeko lehen orduan, 15:30ean, Txikiteroen txanda izango da.
June Fernandez kazetari eta saiakera honen egilea izango da. Ordezkapenezko haurdunaldiaren gaia jorratzen du, eta jarrera hartzetik haratago, eztabaida honek planteatzen dituen konplexutasuna eta zalantzak erakutsi gura ditu.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Telmo Lazkanoren hitzaldia helduentzat.
Telmo Lazkanok emandako saioak.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |