Egitaraua eta ordutegiak: 10:00 URDULIZ, Aita Gotzon 29, Batzoki ondoan. 10:20 ALGORTA, Telletxe 2, markesinan. 10:45 BILBO, Circo Amateur del Club Deportivo Kalea, 30-24, (Santutxu) 12:00 Kafea edo edaria Casa Felisan, La Tejera auzoan 12:45 Mutur Beltz proiektura (Ahedo auzoa) bisita gidatua 14:30 Casa Felisa jatetxean (La Tejera) bazkaria 19:00 bueltako busa Prezioak: Helduak. Kafea/edaria goizean + busa + menua = 40€Helduak. Kafea/edaria goizean + Busa + menu begetarianoa = 40€Umeak. Busa + umeen menua = laster zehaztuko dugu Zalantzetarako: Getxon: egizugetxo@gmail.com / 722 789 302Uribe Kostako berbalaguna: ukberbalaguna@gmail.com / 722 710 595Urduliz: berbalagun.urduliz@gmail.com Izena emateko FORMULARIOA behean edota esteka honetan.
Izen emateak turismo bulegoan eman daitezke turismo bulegoan otsailaren 1etik aurrera.
Haira Aizpurua, Janire Arrizabalaga, Peio Lago, Naia Arrizabalaga, Ekhiñe Zapiain, Kelmene Abaitua, Jon Mendiluze eta Eukene de los Aires bertsolariak arituko dira bihar, otsailak 22, Abra Saria jasotzeko asmoagaz.
Bertsolariak: Kelmene Abaitua Sabin Abarrategi Haira Aizpurua Ibargarai Janire Arrizabalaga Naia Arrizabalaga Peio Lago Jon Mendiluze Ekhiñe Zapiain Arlegi Antolatzailea: Algortako Bertsolari Eskola Kultur bitartekaria: Lanku Ordutegiak: 18:00 -19:30 Kanporaketa eta 21:00 Final
ALEX TXIKONekin azken proiektu eta balentriez aurrez aurre hitz egin eta momentu ederrak partekatzeko aukera izango dugu. Bere bizitza eta lana aztertzen dituen liburuaren aurkezpena egingo da, eta dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Euskara, kultura eta kirola lan berean batzen dituen obra paregabea da, pedagogikoa eta ludikoa bere osoan. Euskaraz. Sarrera, 1 euro.
Plentziako indie rock estiloko taldeak bere disko berria aurkeztuko du, zapatuan, hilaren 22an, Danontzat gaztetxean egingo duten kontzertu-gauean. Beraiekaz batera, Adur eta Cabeza Borradora taldeak ere igoko dira oholtza gainera.
Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985) kazetari eta antropologoak Pakistanera egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri jasotzen du Indusen ibaibideak kazetaritza lanak. Guztiek dute zerikusia krisi klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren alderdi sozialarekin. Generoa eta giza eskubideak zeharlerro garrantzitsua dira erakusketa formatua duen ikerketa lan honetan. Erakusketan ikus daiteke ere CVCEPhoto 2024 argazki erakusketa.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta. Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h
Getxo Live jaialdiaren lehenengo edizioa egingo dute Muxikebarri Antzokian otsailaren 21etik 23ra bitartean, eta tokiko bederatzi talde eta artistaren emanaldiak eskainiko ditu.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |