Datorren ekainaren 22an, sormenez, tradizioz eta eskuz egindako produktu paregabez betetako domeka batez gozatu ahalko dute interesdunek.
Datorren ekainaren 21ean eta 22an ospatuko dute Fadurako futbol zelaian III. Getxo International Walking Football Cup - Walking Lions Saria. Urtero hazten ari den nazioarteko hitzordu honek aurten parte-hartze zabala izango du, eta Europako hainbat herrialdetatik etorritako taldeak hartuko ditu: Italia, Ingalaterra, Frantzia, Suedia, Portugal, Espainia eta Euskal Herria.
Algortako Portu Zaharreko auzokideentzako aste-akabu berezia izango da oraingoa. Eguraldi epelaren etorreragaz batera, bisitari askoren txoko kuttuna da auzoa, baina, zapatu-domeka, bertoko bizilagunentzako epizentroa izango da. Zapatuan, Auzoteriaren Eguna ospatuko dute; domekan, Gorpuzti jaia. Egun bietan, egitarauak eguerdiko 12:00etan hasiko dira.
Badatoz Leioako sanjoanak! Hurrengo asteetan ez zereginik faltako Leioan. batetik, aste-akabu honetan, jaien aurrekoa ospatuko dute kuadrillek Antzinako Egunean, baina onena hurrengo barikuan hasiko da, hilaren 20an, San Juan jaien hasieragaz. Hemen duzue egitaraua egunez egun.
Udari hasiera ofiziala emateko atzera-kontaketa hasi da, eta, horregaz batera, garaiko jai gozagarriei ere! Hala, Zubiletako jaiek emango diete festen segidari Getxon ekainaren 20tik 23ra, San Juan jaiakaz.
Urtero legez, ekainaren 21ean, familientzako akanpada berezia egingo dute Urdulizen. Hala, euren etxeen ondoan duten naturagaz konektatzeko aukera ezin hobea aprobetxatu eta gaua Santa Mariñen pasatuko dute herritarrek. Irteera Antsonekoa plazatik izango da, 17:30etik aurrera. Antolakuntzaren parte den Iñigok, gurasoetako batek, azaldu duenez, xede nagusia da "umeek mendian gozatzea". Izena emateko epea irekita dago ekainaren 13ra arte.
Ekainak 20, barikua 18:30 Kalejira eta txalaparta, Goierri Bizirik eta Ttakunerre elkarteen eskutik. 19:00 Txupinazoa eta pregoiaren irakurketa, Gertuko elkartearen eskutik. 19:30 Barrikako Tribiala, Uribe Kostako berbalagunen eskutik. 20:30 Ttipika Dantza gidatuak. 20:30 Sardina-jana eta sagardo festa. 21:30 Kontzertua: Moskor Alaiak. 23:30 Kontzertua: Urban Tones. Ekainak 21, zapatua 10:00–15:00 Sukalki Txapelketa. Izen-emateak 11:30ean, Udaletxeko plazan. 12:00 Haurrentzako puzgarriak. 13:00 Kontzertua: Er Duende & Tonians eta Urbi Selektah. 16:30 Mus Txapelketa, Nagusien etxean. 17:30 Sukalkien sari-banaketa. 18:00 Familia-ikuskizuna: Matraka Culinary (Trakamatraka). 19:30 Disko festa: Esna Gazte. 22:00 Kontzertua: Fito & Fitipaldis tributu-banda (Wilson & Wilsonetis). 23:30 Erromeria: Sastraka. Ekainak 22, domeka 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka. 12:00 Haurrentzako puzgarriak. 12:00 Igel toka Txapelketa, Jubibarrikaren eskutik. 12:00 Euskal dantzak, Emakumeen Hitza elkartearen eskutik. 12:30 Trikipoteoa: Zuzterrak. 18:00 Zirku-ikuskizuna: Bidaibizitzen (Zirkun Zirko). 19:00 Dantza plaza: Patxi Perez konpainia. 19:00 Saiheski-jana. Ekainak 23, astelehena 19:00 Familia-diskofesta: Arima. 21:30 Txokolate jana, Gure ixerdia elkartearen eskutik. 21:30 Tai Xi erakustaldia. 22:00 Txalaparta ikuskizuna, Ttakurrene elkartearen eskutik. 22:30 San Juan gaua ikuskizuna: Gerora (Meñakoz dantza taldea). Ekainak 24, martitzena 11:00 Meza nagusia. 12:00 Agurra: Emakumeen Hitza dantza taldearen eskutik. 12:00 Kontzertu korala: Aita Gotzon (Barrika) eta Lagun artea (Sopela). 14:30 Herri-bazkaria. Izena emateko epea: ekainaren 17ra arte, udal-liburutegian, astelehenetik eguenera, 17:00-20:00 eta barikuetan, 10:00-13:00.