Plentziako itsas historiari eta iragan kolektiboari aitortza egiten dion Itsasontzien ilustratzailea erakusketa ikusgai egongo da uztail osoan Goñi Portal kultur etxean. Roberto Hernandez marrazkilariaren 17 akuarelek hiribilduaren itsas kultura eta memoria historikoa gogora ekartzen dituzte, artearen bidez.
Uztailak 8, martitzena: Nanuk, el esquimal. Uztailak 9, eguaztena: 20.000 leguas de viaje submarino. Uztailak 10, eguena: El Mundo del Silencio. Izen ematea Turismo Bulegoan: 946 774 199.
Zapatu honetan, uztailaren 5ean, 12:30tik aurrera, Armintzako kultur etxeak Pinturitas arte erakusketaren inaugurazio ekitaldia hartuko du. Ekimen hau Sonia Rueda irakasleak urtean zehar bere ardurapean izan dituen ikasleek egindako lanakaz urtero egiten den erakusketa da. Erakusketa zapatu honetan inauguratuko da, eta doan egongo da eskuragarri uztailaren 14ra arte, 10:00etatik 14:00etara, Armintzako kultur etxean.
Gorlizetik Bilbora arteko bidaia bisual bat: natura eta hiria uztartzen dituen 100 argazkik osatutako erakusketa berezia.