Ostirala, irailak 19

19:00

Antzerkia: "Agurea, urpekaria eta itsasoa"

Ontziola plaza, Plentzia | Antzerkia

Itsasoak elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute. Ulises Agureak urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik urrun eta objetu hauei bigarren bizitza bat ematen. Felix Urpekaria itsasoko erronka zentzugabeenak gauzatzeagatik ezaguna da sare sozialetan eta ez da mugikorraren pantailatik haratago ikusteko gai. Ikasketa pertsonalean eta tolerantzian oinarritutako abentura, familia osoarentzat eta umorez josia. Bigarren aukerei, itsasorako hondakin-isurketei eta adingabeek sare sozialetan duten esposizio arriskutsuari buruzko istorioa da. Funtsean, gizatiarragoak izateko ikuskizuna.

Antzerkia: "Agurea, urpekaria eta itsasoa" Ontziola plaza

Itsasoak elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute.

Ulises Agureak urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik urrun eta objetu hauei bigarren bizitza bat ematen.

Felix Urpekaria itsasoko erronka zentzugabeenak gauzatzeagatik ezaguna da sare sozialetan eta ez da mugikorraren pantailatik haratago ikusteko gai.

Ikasketa pertsonalean eta tolerantzian oinarritutako abentura, familia osoarentzat eta umorez josia. Bigarren aukerei, itsasorako hondakin-isurketei eta adingabeek sare sozialetan duten esposizio arriskutsuari buruzko istorioa da.

Funtsean, gizatiarragoak izateko ikuskizuna.

20:30

Dantza: "Batu zuzenean"

Eleiz enparantza, Plentzia | Dantza

Dantza, kantu eta musika zuzenean "BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, zuzenean abestua, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa eta aldi berean, olerkiak hitza sortzen du. Bestalde, jantziek, alde batetik, arrain-saltzaile eta errekardari emakumeen lanbideak omentzen dituzte Bergarako mahoi urdinak erabiliz. Eta, bestetik, pieza estanpatuek antzinako ohe-haginen zenefak erreproduzitzen dituzte,emakumearen maisutasuna eta estatusa islatzen. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizuna ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun".

Dantza: "Batu zuzenean" Eleiz enparantza

Dantza, kantu eta musika zuzenean

"BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, zuzenean abestua, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa eta aldi berean, olerkiak hitza sortzen du. Bestalde, jantziek, alde batetik, arrain-saltzaile eta errekardari emakumeen lanbideak omentzen dituzte Bergarako mahoi urdinak erabiliz. Eta, bestetik, pieza estanpatuek antzinako ohe-haginen zenefak erreproduzitzen dituzte,emakumearen maisutasuna eta estatusa islatzen. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizuna ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun".

09:00

Sopela Kosta Fest

Sopela | Bestelakoak

Udari agur esateko, Sopela Kosta Fest jaialdia antolatu du beste urte batez Sopelako Udalak. Aurten, 12. aldia izango da, eta irailaren 19tik 21era egingo dute ,eta berritasun gisa, Larrabasterrako Urgitxieta plazara lekualdatu dute estreinakoz jaialdia.

15:00

Surfak, kulturak eta naturak bat egingo dute 2025eko Sopelako Kosta Festean

Sopela, Sopela | Azokak

Irailaren 18tik 21era, Sopela Kosta Fest jaialdia bueltatuko da surfaren udalerrira. Hala, jaialdiaren bosgarren urtean ehunka lagun bilduko dira Barinatxe eta Arriatera hondartzetan zein Larrabasterrako gune nagusietan, kirola, ingurumenaren aldeko jarduerak, tailerrak eta kontzertuak uztartuz. Ekintza gehienetan aldez aurretik izena eman beharko da, irailaren 8tik 16ra bitartean, jaialdiaren webgunean.

Surfak, kulturak eta naturak bat egingo dute 2025eko Sopelako Kosta Festean Sopela

Irailaren 18tik 21era, Sopela Kosta Fest jaialdia bueltatuko da surfaren udalerrira. Hala, jaialdiaren bosgarren urtean ehunka lagun bilduko dira Barinatxe eta Arriatera hondartzetan zein Larrabasterrako gune nagusietan, kirola, ingurumenaren aldeko jarduerak, tailerrak eta kontzertuak uztartuz. Ekintza gehienetan aldez aurretik izena eman beharko da, irailaren 8tik 16ra bitartean, jaialdiaren webgunean.

18:00

Barrikako ludotekak kurtsoari hasiera emango dio iraileko bariku guztietarako ekintzakaz

Udal-liburutegia eta Ander Deuna Aretoa, Barrika | Umeentzako jarduerak

Ludotekak askotariko hainbat tailer antolatu ditu haurrek euren agendak prestatuz, koloretako botilak eginez, tote bag batzuk margotuz eta txapakaz apainduz goza dezaten. Jarduera guztiak barikuetan egingo dira, 18:00etan.

Barrikako ludotekak kurtsoari hasiera emango dio iraileko bariku guztietarako ekintzakaz Udal-liburutegia eta Ander Deuna Aretoa

Ludotekak askotariko hainbat tailer antolatu ditu haurrek euren agendak prestatuz, koloretako botilak eginez, tote bag batzuk margotuz eta txapakaz apainduz goza dezaten. Jarduera guztiak barikuetan egingo dira, 18:00etan.

19:00

Artekale 2025

Plentzia | Antzerkia

Plentziak kulturaren aldeko apustua berrituko du Arteklale jaialdiaren edizio berri bategaz. Irailaren 19 eta 20an kaleak eta plazak antzerki, zirku eta musika ikuskizunen agerleku bilakatu dira, publiko guztientzat pentsatutako egitarauagaz.

Artatzaganeko jaiak

Leioa | Jaiak

Artatzaganeko auzoak hiru egunez jai giroa biziko du, irailaren 19tik 21era, hainbat ekitaldi eta jarduera eskainiko dituen egitarauari esker. Musika, herri-bazkariak, tailerrak eta familiei zuzendutako ekintzak izango dira nagusi egun horietan.

20:00

DalecandELA Fest

Portu Zaharreko zelaigunea, Getxo | Musika

Irailaren 18tik 21era, Portu Zaharreko zelaigunean.

DalecandELA Fest Portu Zaharreko zelaigunea

Irailaren 18tik 21era, Portu Zaharreko zelaigunean.

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»