Algortako Merklin Organoaren Lagunak-AMOMA Elkarteak V. Gabonetako Organo-zikloa antolatu dute hilabete honetarako. Kontzertuak abenduaren 20, 26 eta 30ean izango dira, tokiko San Nikolas Barikoa parrokian. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da. Hilaren 30ean Xabier Andrada biolinistak eta Andoni Andrada organistak itxiko dute zikloa.
Unai Mendiburu eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute.