Begirale espezializatuekin batera, martxa nordikoaren teknika ikasiko duzu naturaz, itsasoz eta mendiz betetako ibilbideak egiten dituzun bitartean. Aukera bikaina sasoian jartzeko, txoko berriak ezagutzeko eta beste goiz bat konpainia onean igarotzeko. Izen-emateak auurez aurre Gorlizko Turismo Bulegoan edo telefonoz 94 677 43 48 zenbakian.
Bigarren eskuko produktuak eta tailerrak egongo dira.
Leioako eta inguruetako bertsozaletasuna osasuntsu dago, horrexegatik ALBEk, Leioako udalaren babesarekin, urte berrirako bertso saio berria antolatu du. Beñat Vidal gai-jartzailearen gidaritzapean Euskal Herriko txoko desberdinetako sei bertsolari izango ditugu Kultur Leioako Auditoriumean kantuan: Ekhiñe Zapiain, Alaia Martin, Peru Vidal, Unai Iturriaga, Unai Mendiburu eta Amets Arzallus.
KulturArte konpainiako Ekhiñe eta Saioa izan dira sortzaileak. Plentzian bi egonaldi egin dituzte (uztailean eta abenduan), eta bertoko hainbat pertsonen testigantzak izan dira lan honen oinarria. Lan hau Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitan sortu da: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala izanda. Sortzaileek herrietan egonaldiak egiten dituzte, eta ondoren herri horietan haien lanak aurkezten dituzte.
Desobedienteak 18/98 euskal historia garaikideko auzi judizial polemikoenetako baten barrura eramaten gaitu. Ainhoa, Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta desobedientzia-zibila jorratzen duen doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten digu antzezlanak. Tanttaka Teatroak sumario ezagun hura berrirakurtzen du, bizi izan zutenen ahots eta oroimenetik abiatuta, entzun gabe geratu ziren zalantzak, zauriak eta kontakizunak azaleratuz.