Umorezko ikuskizuna da familia osoarentzat. Bertan, antzerki-dokumental formatuan, hobeto ezagutuko dugu eta gure bizilagun ornogabe txikiak errespetatzen eta baloratzen ikasiko dugu. Bere koloreagatik eta erritmoagatik harritzen duen antzezlana da eta, gainera, haurrei ingurumena zaintzearen garrantzia erakusten die. Sarrera: 4/5 euro
Neskato batek ispilu berezi bat aurkitu du: ez du soilik irudia islatzen, galderak pizten ditu eta irudimena esnarazi. Une horretatik aurrera, abentura zirraragarri bati ekingo dio, umorez, ustekabez eta Euskal Mitologiako izaki xelebrez beteriko bidaia. Pauso bakoitzak mundua beste ikuspegi batetik begiratzera gonbidatzen du. Haurrentzat pentsatutako ikuskizun bizi eta gertukoa da, jolasaren, fantasiaren eta jakinminaren arteko uztarketa liluragarri baten bidez istorioaz gozatzeko aukera ematen duena.
Hizkuntza: Euskara