Larunbata, urriak 24

09:00

Indabada Eguna 2026

San Nikolas plaza, Getxo | Bestelakoak

Bihar, urriaren 24an, Agortako kaleek Indabada Eguna hartuko dute berriz. Batu euskararen lapikora leloagaz, euskararen aldarria izango dute nagusi. Euskara erdigunean jarri eta euskaraz egitea hautu politikoa dela aldarrikatu gura dute. "Gu beti egongo gara euskararen eta euskaraz egitearen alde", adierazi dute antolatzaileek.

Indabada Eguna 2026 San Nikolas plaza

Bihar, urriaren 24an, Agortako kaleek Indabada Eguna hartuko dute berriz. Batu euskararen lapikora leloagaz, euskararen aldarria izango dute nagusi. Euskara erdigunean jarri eta euskaraz egitea hautu politikoa dela aldarrikatu gura dute. "Gu beti egongo gara euskararen eta euskaraz egitearen alde", adierazi dute antolatzaileek.

18:00

Subflubiala EZen manifestazioa

Xake plaza (Areeta), Getxo | Mobilizazioak

Itsasadarraren azpiko tunelaren aurkako mobilizazioek beste hitzordu bat izango dute urrian. Subflubiala EZ! plataformak manifestazioa deitu du urriaren 24rako, garraio publikoaren alde egiteko eta Artatza zein Ballonti inguruen eta Artatza-Romo institutuaren defentsa aldarrikatzeko. Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da Areetako Xake plazatik, metro-geltokiaren ondotik. 

Subflubiala EZen manifestazioa Xake plaza (Areeta)

Itsasadarraren azpiko tunelaren aurkako mobilizazioek beste hitzordu bat izango dute urrian. Subflubiala EZ! plataformak manifestazioa deitu du urriaren 24rako, garraio publikoaren alde egiteko eta Artatza zein Ballonti inguruen eta Artatza-Romo institutuaren defentsa aldarrikatzeko. Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da Areetako Xake plazatik, metro-geltokiaren ondotik. 

19:00

Andra Mariko idi-proben aurkako elkarretaratzea

Andra Mariko kiroldegia, Getxo | Mobilizazioak

"Herri kirolak bai, idi probak ez" aldarrikapenagaz, Sokamuturra Ez, Animaliekiko Tratu Txarrik Ez eta Alma Animal elkarteek elkarretaratzea deitu dute urriaren 24rako, zapaturako, Getxon. Andra Mariko hainbat bizilagunen babesagaz, idi-probak bertan behera uztea eskatuko dute, animaliei sufrimendua eragiten dietela salatuta. Mobilizazioa 19:00etan izango da, Andra Mariko kiroldegiaren aurrean.

Andra Mariko idi-proben aurkako elkarretaratzea Andra Mariko kiroldegia

"Herri kirolak bai, idi probak ez" aldarrikapenagaz, Sokamuturra Ez, Animaliekiko Tratu Txarrik Ez eta Alma Animal elkarteek elkarretaratzea deitu dute urriaren 24rako, zapaturako, Getxon. Andra Mariko hainbat bizilagunen babesagaz, idi-probak bertan behera uztea eskatuko dute, animaliei sufrimendua eragiten dietela salatuta. Mobilizazioa 19:00etan izango da, Andra Mariko kiroldegiaren aurrean.

10:00

Gure Lurreko Merkatua Sopelan

Udal pilotalekuko arkupeak, Sopela | Azokak

Gure Lurreko Merkatuak Sopelako, Uribe Kostako eta Bizkaiko baserrietako ekoizleengana zuzenean jotzeko aukera eskaintzen du astero. Besteak beste, barazkiak eta frutak, ogia eta pastelak, marmeladak, gildak, gazta eta txerrikiak erosteko aukera egoten da. Astero parte hartuko duten produktuak eta ekoizleak zeintzuk izango diren jakiteko, Sopelako Udalaren Instagramean kontsulta daiteke informazioa.

Gure Lurreko Merkatua Sopelan Udal pilotalekuko arkupeak

Gure Lurreko Merkatuak Sopelako, Uribe Kostako eta Bizkaiko baserrietako ekoizleengana zuzenean jotzeko aukera eskaintzen du astero. Besteak beste, barazkiak eta frutak, ogia eta pastelak, marmeladak, gildak, gazta eta txerrikiak erosteko aukera egoten da. Astero parte hartuko duten produktuak eta ekoizleak zeintzuk izango diren jakiteko, Sopelako Udalaren Instagramean kontsulta daiteke informazioa.

18:30

Dastatu Urria Gorliz 2026

Gorliz | Gastronomia-ekitaldiak

Gorliztarrek gastronomiaz, musikaz eta publiko guztientzako jarduerez gozatzeko aukera izango dute aurten ere Dastatu Urria Gorliz ekimenaren edizio berrian. Sasoiko produktuak izango dira protagonista aste-akabuan zehar Ibarreta plazan egingo diren lehiaketa, tailer eta abarretan.

Agenda herriak

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Abendua
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»