Euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko mendi taldeak doako irteera antolatu du urriak 25erako, domeka. Udalak jarriko duen autobusa Armintza auzoko Armintzekalde autobus geltokitik irtengo da 8:30ean, eta 19:00ak inguru egongo da bueltan. Izena emateko, mendi taldeko kideek etzandarri@gmail.com helbidea eta 688602121 zenbakia jarri dituzte eskuragarri.
Urriaren 25ean, domekan, Urdulizko eta Bizkaiko fauna, flora eta biodibertsitatea ezagutzeko ibilbidea egingo dute.
Urriaren 25ean, Erandioko gertaeren 57. urteurrena dela eta, Josu Murueta eta Anton Fernandez omenduko dituzte Altzagan. Antolatzaileek "Memoria ezin da estali" eta "Atzo, gaur eta beti: kutsadurarik ez" leloak aldarrikatuko dituzte.
Muxikebarrik Tretatxu umeentzako antzerkia hartuko du urriaren 25ean, arrastiko 18:00etan. Txotxongilo-antzezlan honek lapurreta ausartak, ihes ikusgarriak eta abentura zirraragarriak uztartzen ditu, umorea, hunkidura eta samurtasuna konpainiaren berezko estetika zainduagaz eta sentiberatasunagaz bat eginez. Sei urtetik gorako umeentzako antzezlana da, eta urriaren 18a arte –domeka arte–, HIRUKAko zozketetan sarrerak eskuratu ahal izango dira.
Gorliztarrek gastronomiaz, musikaz eta publiko guztientzako jarduerez gozatzeko aukera izango dute aurten ere Dastatu Urria Gorliz ekimenaren edizio berrian. Sasoiko produktuak izango dira protagonista aste-akabuan zehar Ibarreta plazan egingo diren lehiaketa, tailer eta abarretan.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||