eka 04 Uribe Kosta
Menopausiara heldu aurretik, perimenopausiak urteak iraun ditzake, eta prozesu honetan sintomak nahasiagoak izan ohi dira azaldu du Saio Hernandez psikologo eta sexologoak. Nekea, loaren gorabeherak, tenperaturaren desregulazioa... izan daitezke sintometako batzuk, baina alderdi emozionala "tsunami" bat bezala deskribatu du berak. Prozesu biologiko eta natural hori ikuspegi holitiko batetik lantzea gomendatu du berak, "dena ez dagoelako gure esku"