Berbaldia emango du gaur Gabi Basañezek Erandion

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 25a, 18:45

Ekimenaren kartela.

Gaur arrastiko 19:30etik aurrera, Gabi Basañez Ruiz militante internazionalista algortarrak "internazionalismoa ez da delitua" berbaldia eskainiko du Erandioko Kalezulo gaztetxean. Ekimenean, Askapena erakundearen eta bost lagunen aurkako auziaren berri emango du.

Fiskaltzak seina urteko espetxe zigorra eskatu du Gabi Basañez Ruiz bera, Walter Wendelin, Unai Vazquez Puente, David Soto Aldaz eta Aritz Gamboa de Miguelen aurka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun