Udal aurrekontuen bozketan abstentziora joko du EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 6a, 12:30

Getxoko EH Bilduk aurrekontuak osatzeko prozesu parte hartzailea abiatu zuen urtarrilean.

Getxoko EH Bilduk gobernu-taldeak aurkeztuko dituen aurrekontuen proposamenari abstentzioa emango dio. Hala erabaki du koalizio abertzaleak atzo egindako bileran kideen ia %80 aurrekontuen bozketan abstentzioa ematearen alde agertu ostean.

Atzo, martitzena, egindako bileran parte hartu zuten 50 kideen ia %80k aurrekontuen bozketan abstentzioa ematearen aldeko asmoa adierazi zuen, EAJk eta PSEk osatzen duten gobernu-taldeagaz negoziaketa bidez adostutakoaren xehetasunak azaldu ondoren.

Dena den, PP, Ciudadanos eta GUK taldeek aurrekontu horien kontra agertuko balira ere, EAJk eta PSEk garatutako aurrekontuak aurrera aterako dira, EH Bildu abstenituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun