Getxoko Ciudadanosek bere poza agertu du Espainiako itzulia Getxon izategatik. Euren ustean, "halako ekimenak beti dira ongi etorriak eta ziur gaude herriarentzako etekina ekarriko dutela". Modu berean, uste dute horren bidez udalerria ezagutarazi dela eta etorkizunean turismoaren hazkunderako lagungarria izango dela. Beraz, ontzat jo dute getxoztarrek kirol-ekimen horretaz euren udalerrian gozatzeko aukera izateak.
Modu berean, "tristeziaz" entzun diote EH Bildu koalizio abertzaleari. Talde laranjaren ustean, "politika eta kirola banandu beharrean baliatu dute etapa hiritarrak banantzeko". Santiago Sainz zinegotziaren arabera, "lotsagarria da alderdi batek bere jendea deitu behar izatea Espainiako Vuelta bezalako nazioarteko kirol-ekimen batean bere aldarrikapen politikoak egiteko". Ildo beretik, baieztatu du badirudiela "ezker abertzalearentzat denak balio duela, kalean EH Bilduk sinatutako esku-orriak ipintzea bezala, nazio bat aldarrikatzen". Zinegotziaren arabera, "komeni da gogoraraztea nazio bakarra Espainia dela".