Karabela portugaldarrak uda honetako protagonistak izan dira euskal kostaldeko hondartza askotan, baita gurean ere. Plentzia-Gorlizko badian atzeman zituzten aurrenekoz udaldi hasieran eta, apurka-apurka, eskualde osora hedatu dira: Barrika, Sopela, Getxo... Hain zuzen, azken udalerri horretan agertu dira azkenengo aleak, Arrigunaga hondartzan batez ere, baina bada haizeak eramanda Algortako Portu Zaharrera barneratu den baten bat ere, joan den barikuan, hilaren 25ean, hainbat auzokidek sare sozialetan partekatutako argazkietan ikus daitekeenez, lerroon gainekoa kasu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!