Fiskaltzak, halaber, duela aste batzuk, gertatutakoari buruzko txosten bat eskatu zion Ertzaintzari, hasitako ikerketakaz bat egiteko. EH Bilduk epaitegira jo eta udal-zaintzapekoa zen higiezin babestua "legez kontra" bota ote zuten ikertzeko eskatu ondoren egin zuen. Koalizio abertzaleak fiskalaren esku-hartzea eskatu zuen, "EAJk eta PSE-Ek osatutako gobernu-taldeak ez zuelako gertatutakoa argitzeko borondaterik".
Botatako eraikinaren ondoko bizilagunek jakinarazi zioten Udaltzaingoari enpresa-eraikitzaileak eraikina bota zuela salatzeko. Agenteek akta jaso eta obrak behin-behinean geldiarazteko agindua eman zuten abuztuaren 9an Getxoko udal-zerbitzu teknikoek, obra-lizentzian ezarritako baldintzak bete ez direlakoan. Esku-hartze horren ondorioz, 50.000 eurorainoko zehapen-espedientea ireki zen.