Lekukotzak uztailaren 29an jaso zituzten; salaketa aurkeztu duen ikasle ohia eta irakaslea zen ustezko erasotzailea egon ziren magistratuaren aurrean. Urriaren 30ean, berriz, epaileak lekukotza hartu zien gaztea artatu duten lau medikuri, ustezko delituak jazo ziren urteetan (2008 eta 2011 artean) Gazteluetako zuzendaria izan zenari eta ikaslearen bullying auzia ikertu zuen Hezkuntza Saileko inspektoreari.