Udako jaiak 2017

San Juan suak argituko du Uribe Kosta

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 23a, 11:00

San Juan bezperako gaua edo udako solstizioa tarteko, ekainaren 23an, barikua, suak argituko du eskualdeko lur-zerua. Modu horretan, udaberria atzean utzi, eta udari ondoetorria egingo diote uribekostarrek, sutzarren inguruan. Barrikan, Leioan eta Algortako Zubilleta auzoan aitzakia ederra topatu dute hainbat egunez jaiez gozatzeko. Bitartean, aurten ez du Arrigunagan surik isiotzen utziko Getxoko Udalak.

Eskualdeko gainerako herrietan urteko gau magikoenagaz gozatzeko prest daude herritarrak; batean eta bestean egongo da zer edan, zer dastatu eta zer dantzatu. Besteak beste, Erandioko Altzaga auzoan eta Algortan, elkarlanari eutsi diote bertoko elkarte ugarik, udako solstizioa (San Juan bezpera) ospatzeko. Beste hainbat herritan ere, bertoko elkarteek antolatu ohi dituzte ekitaldiak. Lemoizen, berriz, Bakiotik heldutako Bass Herri Sound Sistem taldeak joko du, skate-parkean, 22:00etan; ekitaldi horregaz, uztailaren 15ean egingo duten Txapel Reggae jaialdirako deia egin gura izan du Armintzako Jai Batzordeak. Eta, leku gehienetan, umeentzako jarduerak egongo dira, gehienbat.

Getxo

San Nikolas plaza (Algorta)

San Juan Sua batzordeak antolatuta:

  • 18:30 Katapuntxispun! umeentzako eta gurasoentzako dantza-festa.
  • 19:30 Aurpegia margotzeko tailerra.
  • 20:00 ALBEren bertsolariak.
  • 20:15 Txokolate-jana eta munduko postreak.
  • 21:00 Kantak, Gorrondatxe abesbatzagaz.
  • 21:00 Konjurua eta Urdiaingo San Juan kantaia, Itxartu dantza-taldeagaz.
  • 23:00 Dantza, suaren inguruan.

Tosuko landa (Andra Mari)

Tosu Betirako elkarteak antolatuta:

  • 18:30 Txorimaloren ikasturteko lehenengo asanblada irekia, gaztetxean.
  • 20:00 Txokolate-jana, gaztetxean.
  • 21:00 Kalejira Tosuraino: sua, parrillada, dantza, musika, solasaldiak eta edabe magikoa.

Malakate (Andra Mari)

Itxas Argia elkarteak antolatuta:

  • 19:00 Txitxi-burruntzia, txokolate-jana eta sardina-jana.

Zubilleta auzoa* (Algorta)

Zubilletako Jai Batzordeak antolatuta:

  • 20:30 Txokolate-jana.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:15 Sua.
  • 23:00 Dantzaldia, Bidean taldeagaz.

* Ekainaren 25era arte egongo dira jaiak.

Berango

Lantzarte

  • 19:00 Umeentzako dantzaldia, Begira taldeagaz, eta txokolate-jana.
  • 20:00 Sua, hanburgesak eta sagardoa.
  • 20:30 Xaibor DJa.

Leioa*

Udaletxe-ingurua

  • 22:30 San Juan gaueko ikuskizuna, Hortzmuga taldeagaz, Boulevarden.
  • 23:15 Sua, udaletxean.
  • 00:15 Txokolate-jana, J.R. Aketxe plazan.
  • 00:30 Magia eta umorea, Jon Zabalegaz eta Los Taps taldeagaz, Aldapa aretoan.
  • 00:30 Extremoduro eta Platero y Tú taldeei omenaldi-kontzertua, Boulevarden.

Txosnagunea

Maritxu Teilagorri Txosna Batzordeak eta Leioako Akelarrea elkarteak antolatuta:

  • 22:30 Dantzaldia, Garilak 26 taldeagaz.
  • 00:00 San Juan gaueko akelarrea; ondoren, dantzaldia, berriro.

* Ekainaren 25era arte egongo dira jaiak.

Sopela

Udaletxeko plaza

Akelarre-Jaia.

  • 19:00 Mitologia-tailerrak.
  • 20:00 Andina Basandrina umeentzako ikuskizuna.
  • 21:00 Txokolate-jana.
  • 22:00 Sua.

Horren ostean, Drimuns argidun eta koloredun musika-ikuskizun ibiltaria.

Erandio

Altzaga

Hainbat elkartek antolatuta:

  • 18:00 Tailerrak, plazan.
  • 19:30 Kalejira.
  • 21:30 Sua, Tartanga institutuaren aurrean.

Lemoiz

Armintza

Armintzako Jai Batzordeak antolatuta:

  • 22:00 Bakioko Bass Herri Sound System taldearen kontzertua, skate-parkean.

Plentzia

Legarrondo

  • 19:00 Kontu Kontari: San Juan Bagileko.
  • 19:30 Txokolate-jana.
  • 20:00 Itsasadarretik suaren igoera.
  • 22:00 Kontzertua.

Oharra: Sorginak behar dituzte. Prest daudenak antolatzaileakaz harremanetan ipin daitezke, telefono zenbaki honetara deituz: 670 886 672

Gorliz

Andramariazpi

Gaminiz Bizirik elkarteak antolatuta, Gorlizko Udalaren laguntzaz:

  • 16:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 18:30 Magia-ikuskizuna eta diskoteka, umeentzat eta gazteentzat.
  • 20:00 Kalejira, trikitilariakaz eta buruhandiakaz.
  • 21:00 Sua eta txalaparta.
  • 22:00 Manu Urzay abeslariaren kontzertua.

Errementari bidea

Aratz Dantza Taldeak antolatuta, Gorlizko Udalaren laguntzaz:

  • 21:00 Txokolatea eta sua.

Oharra: Antolatzaileek ez dute ardura-faltagatik sor daitezkeen istripuen erantzukizunik beregain hartuko.

Barrika*

Udaletxeko plaza

Barrikako Jai Batzordeak antolatuta:

  • 14:30-16:00 Herri-bazkaria.
  • 16:00 Dantzaldia, nagusien etxean.
  • 18:00 Herri-kirolen erakustaldia.
  • 20:00 Txan magoa.
  • 20:30 Tai ji-erakustaldia.
  • 22:00 Silexegaz, sua egiten ikasteko erakustaldia.
  • 22:30 San Juan suaren ikuskizuna, Zirkozaurre taldeagaz.
  • 23:00 Txokolate-jana.
  • 23:30 Dantzaldia, Lehian taldeagaz.

* Ekainaren 25era arte izango dira San Juan jaietako ospakizunak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun