Mundukatuak

Mikel Montes: “Jaiak amaitzean zuhaitzak terrazatik botatzen dituzte”

Iker Rincon Moreno 2021ko abe. 30a, 14:58

Abendua eta urtarrila artean, urtearen amaieragaz, Gabonak ditugu hemen: tripa-festak, familia zein lagun artean; elizkizunak, opariak eta jaia. Munduko beste leku askotan ere garaiok ospatzen dituzte, baina, zelan?  Alemanian ohikoak dira Gabonetako azokak, eta horien berri eman dizkigu Mikel Montes algortarrak. Bertan daroatza hainbat urte bizitzen, eta garaiok bertan zelan bizi diren zehaztu ditu, besteak beste.

Abenduaren 6an ematen diete hasiera Gabonei Alemanian, Nikolaustag, Santa Klausen Eguna, delakoagaz. “Txokolatea oparitzen da egun horretan, umeei bereziki”, azaldu du Montesek. Hortik aurrera, ospakizunak bertokoaren modukoak direla dio: “Familiak elkartzen dira abenduaren 24tik 26ra, azken egun hori jai eguna delako ere”.

Ondoren, abenduaren 31n, jai giroan eta lagunakaz ospatzen dute Silvesternacht jaia; gau horretan, piroteknia da nagusi: “Ikaragarria da zenbat bolandera botatzen dituzten hemen”. Argiakaz eta benetako zuhaitzakaz dekoratzen dituzte kaleak eta etxeak; azken horiek, ospakizunak amaitzen direnean, terrazatik jaurti ohi dituzte, eta ohikoa izaten da kaletik zuhaitzen bat botata topatzea apirilera arte, “zabor-zerbitzua oso motela delako Berlinen”. Garaiotan ere oso ohikoak dira merkatuak; “asko daude Alemanian, eta bereziki Glühweina edaten da: ardo beroa”. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun