Olinpiar Jokoetan, Esther Briz Raspas arraun taldeko arraunlariak diploma eskuratu du Aina Cid kideagaz batera, zazpigarren postuan amaituta lemazainik gabeko bikoan. Jon Rahm golf-jokalari barrikoztarra faboritoetako bat zen dominaren bat janzteko; Tokioko Jokoetan kale egin behar izan ostean, indartsu ekin zion estreinaldi olinpikoari, baina bosgarren amaitu zuen abentura. Jose Maria Chefo Basterra eta Rafa Vilallonga getxoztarrak brontzezko domina irabazteko zorian egon ziren Espainiako belar hockeyko selekzioagaz, baina finalerdiak galdu zituzten Indiaren kontra. Paralinpiar Jokoetan, berriz, gurpildun aulkiko saskibaloi-jokalari Asier Garcia getxoztarrak irabazi du diploma olinpikoa, Jokoak zazpigarren postuan amaituta Espainiako selekzioagaz.
Uribe Kostako bost kirolari horiez gainera, eskualdeko beste lau gizon-emakume aritu dira Parisen historia egin guran. Tokioko jokoetan ere aritu zen Virginia Diaz arraunlari getxoztarrak hamabigarren postuan amaitu zuen banakako sculleko txapelketan. Getxoko Xabier Lopez de Arostegi saskibaloi-jokalariak ezin izan zuen Jokoetan aurre egin, Espainiako selekzioa Kanadaren kontra galdu ostean kanporatu baitzuten. Paralinpiar Jokoetan, Mikel Erdozain igerilari leioaztarrak 12. postuan amaitu zituen bere lehenengo Jokoak, eta Higinio Rivero piraguistak bederatzigarren, horrek bere bigarren Jokoetan.