Euskaraldia 2025

Euskaraldia amaitu arren, euskaraz bizitzeko konpromisoak jarrai dezala!

Erredakzioa 2025ko mai. 26a, 16:35

2025eko Euskaraldia.

11 egun zirraragarriren ostean Euskaraldia amaitu da. Orain, egun hauetan bizitakoaz hausnartzeko unea iritsi da, eta, horretarako, esteka honetan esperientzia honen nondik norakoak parteka ditzakezu. Laster, gure hedabidean izango dituzu herrietako arduradun batzuen balorazioak. Inoiz ez da berandu euskaraz bizitzen hasteko!

Euskara gure eguneroko praktikan txertatzeko erronka aurkeztu digu Euskaraldiak. HIRUKAn prentsa euskaraz egiten dugu, euskaraz ere pentsatu gura dugulako. 11 egun hauetan herri ezberdinetako Euskaraldiko jarduerak kubritu ditugu: hasiera ekitaldiak, Berbodromoak, zuzeneko irratsaioak... Zerbait galdu baduzu, berriro ere ikus dezakezu. Gogoratu: Elkarrekin egin(go) dugu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun