Kultura 2003-12-29 17:36

Makilajeak bihar Barrikako liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 'Gabonetan ere, euskaraz irakurriz gozatu' lelopean Barrikako Udal Liburutegiak Gabonetarako antolatu duen egitarauaren barruan, makilajeak egingo dituzte abenduaren 30an, beste hainbat ekintzeekin batera. 11:30ean hasi eta 13:30ean amaituko dira tailerrak, liburutegian.
  Kultura 2003-12-22 15:32

Euskaraz idatzitako liburuak oparituko dizkie haurrei Barrikako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Maria Ezpeleta Unibaso alkatearen eta Udala osatzen duten guztien izenean, Gabonak zoriontzeko gutunarekin batera, opari bezala, euskaraz idatzitako liburu bana jasoko dute Barrikako etxeetako gazteenek. Horretaz gain, herriko zenbait kultur eta kirol talde agertzen diren 2004 egutegia bidaliko dute etxeetara.

Aukeratutako liburuei dagokionez, adinen arabera daude banatuta eta etxekolanetan emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna daukate ardatz nagusi. Besteak beste, 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzako den 'Hori aurpegia', 'Nire aita etxekoandrea da, eta zer?' (8-11 urte) eta 'Hi bai matxista zikina' (12-16) liburuak aurkitu ahal izango dira.
  Kirolak 2003-12-13 21:49

Asteazkenean amaituko da Gabonetako Tenis Txapelketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 17an amaituko da Barrikako III. Tenis Txapelketan izena emateko epea. Mutil zein neskentzako, bi kategoria jarri dituzte antolatzaieek: hasberriak (alevín) eta haurrak (infantil). Apuntatzeko 607669073 telefono zenbakira deitzea besterik ez dute parte hartu nahi dutenek. Inskripzio-kuotak, berriz, 10 (federatuak) eta 5 (federatugabeak) eurokoak izango dira, hurrenez hurren.
  Kirolak 2003-12-10 13:49

Barrika Surf Taldeak jantziak jarri ditu salgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrika Surf Taldeak haur zein helduentzako jantziak jarri ditu salgai. Besteak beste, kamisetak, sudaderak, txubaskeroak, kapelak, biserak eta abar erosi ahal izango dituzte nahi duten guztiek, 617467564 (Javi) telefono zenbakira deituz. Arropen neurriak txikienetik XXXLra doaz eta gustu guztietako koloreak daude. Salneurriei dagokionez, surf taldeko bazkideek beherapenak izango dituzte.
  Kultura 2003-11-29 21:46

Ander Deuna eguna ospatuko dute bihan Barrikako Goierri auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ander Deuna eguna ospatzeko meza nagusia egingo dute bihar, 11:15etik aurrera, Barrikako Goierri auzoko baselizan. Ondoren, aurreskua dantzatu eta ohizkoa den lunch-a egingo dute udalbatzarreko kideek aintzinako eskolaren parean, txistulariak lagun izango dituztela.
  Kirolak 2003-11-26 20:07

Gabonetako III. Tenis Txapelketa Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 20tik 28ra Gabonetako III. Tenis Txapelketa ospatuko da Barrikan, herriko Abaroa Tenis Klubak antolatuta. Mutil zein neskentzako bi kategoria jarri dituzte: hasberriak (alevin) eta haurrak (infantil), hain zuzen ere. Parte hartu nahi duten guztiek abenduaren 17ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Goizez, Barrikako Udal Liburutegira joan eta, bertan, izen emateko 10 euroak ordaintzea besterik ez dute. Hala ere, antolatzaileek adierazi dutenez, herrikoak direnak baino ezin izango dute parte hartu.
  Kirolak 2003-11-17 22:51

Urte osoan, ikastaroak antolatu ditu Barrikako Surf Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hasi berrientzako, zein trebatuentzako surf ikastaroak antolatu ditu Barrikako Surf Taldeak, urte osoan zehar. Monitorea, asegurua eta beharrezkoa den material guztia sartzen da salneurriaren barruan. Horretaz gain, ikasleak surf taldearen kide bihurtuko dira, aurtengo kuota ordaindu barik. Barrikan erroldatuta daudenek, berriz, erdia baino ez dute ordainduko, Udalaren dirulaguntzari esker. Ikastaroak Plentziako hondartzan emago dira, itsasoaren egoeraren arabera.

Nabarmenak

Zorion agurrak