Hezeguneak toponimia ibilbidea egingo dugu urriaren 27an. Arratsaldeko 18:30ean geratuko gara Fadura Kiroldegiko atean. Ibilbidean izena emateko idatzi getxo.toponimia@gmail.com edo deitu 688 635 350 telefonora (goizez). Ibilbideak euskaraz eta doan!Toponimia ibilbideak Getxoko Udalarekin elkarlanean antolatzen dira.
Perseo zine-forumaren emanaldia, "Satiratik umore beltzara" zikloaren barruan. Kultur Leioako auditoriumean. 16 urtetik gorakoentzat. Gaztelaniaz. Sarrera: 2,5 euro. Iraupena: 106 minutu.
José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarraren komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egiten dien Ágreda: Komiki heroiak erakusketa dago ikusgai Romo Kultur Etxean, azaroaren 1era arte. Ekimen hori urriaren 30ean eta 31n azokaren ordez egingo diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da.
Zinegoak-en hedapena martxoko konfinamenduagatik Getxon bertan behera utzi ondoren, hilabete honetan, urrian, aurreikusitako jarduerak egingo dira. Hartara, Hegoak elkarteak antolatutako Zinegoak, Gaylesbotrans Nazioarteko Festibala Getxora etorriko da hamaseigarrenez, Udaleko Gazteria Zerbitzuaren laguntzagaz. Berriro ere haur eta nerabeentzako edukiak sartuko dira eskainiko diren lanetan.