Vaivén teatro konpainiaren emanaldia, Kultur Leioako auditoriumean. Gaztelaniaz. Sarrera: 12 euro.
Disko berriaren aurkezpen KONTZERTUA Pablo Riosek proiektu berri berezi bat "inkubatzen" du: disko/liburu bat, birusen garaian. Edertasun izugarria, goxotasuna eta sexua (sexu asko) Jada ez dago gidoiak sortu edo idatzi beharrik; bizitza benetako film bihurtu da. Sarrerak 5 €, aldez aurretik eros daitezke Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan
Antzerkia, umeentzako tailerrak, filmak... Hainbat ekintza eta kultur jarduera antolatu ditu Sopelako Udalak urriaren 30 eta 31rako eta azaroaren 1erako, Arimen Gaua lelopean. Osasun Sailak berretsi beharko du jarduera denak egiteko baimena, eta Sopelako Udalak "ez du bere gain hartuko programazio hori osorik edo partzialki etetearen erantzukizunik", adierazi dutenez.
José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarraren komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egiten dien Ágreda: Komiki heroiak erakusketa dago ikusgai Romo Kultur Etxean, azaroaren 1era arte. Ekimen hori urriaren 30ean eta 31n azokaren ordez egingo diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da.
Zinegoak-en hedapena martxoko konfinamenduagatik Getxon bertan behera utzi ondoren, hilabete honetan, urrian, aurreikusitako jarduerak egingo dira. Hartara, Hegoak elkarteak antolatutako Zinegoak, Gaylesbotrans Nazioarteko Festibala Getxora etorriko da hamaseigarrenez, Udaleko Gazteria Zerbitzuaren laguntzagaz. Berriro ere haur eta nerabeentzako edukiak sartuko dira eskainiko diren lanetan.
Komiki Azokarik ezin izango da egin oraingoan, egungo osasun egoera dela eta. Hala ere, horren ordez Komiki Jardunaldiak egingo dira; formatu txikiko ekitaldiz osatutako programa berezia. Horretan, besteak beste, zaleek solasaldiez, mahai-inguruez, aurkezpenez eta erakusketa batez gozatu ahal izango dute. Ekitaldi guztiak COVID-19a saihesteko indarrean dagoen araudia beteta egingo dira.