Txiri-Txiri ekimenak Urduliz eta Plentziaren arteko ibilaldia egingo du domeka honetan, ekainaren 12an. Herritar guztien eskura dagoen lau orduko ibilbide erraza egingo dute udalerri bien artean; gainera, Plasentia de Butron museoa ezagutzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. 10:00etan jarri dute hitzordua, eta bertaratzea doakoa izango den arren, izena eman beharko da lotura honetan.
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Erandioko hainbat elkartek Astrabuduko hezegunearen balioa aldarrikatzeko jarduerak antolatuko dituzte domeka goizean, ekainaren 12an. Alde batetik, helduentzako bisita gidatua egingo dute hezegunearen balioa eta egungo egoera azaltzeko, eta, bestetik, umeentzako jolasak egongo dira, gaztetxoek ere hezegunea bertatik bertara ezagutu dezaten.
Altzagako Irailaren 23a plazan: Umeentzako jolasak Herri kirolak Serigrafia tailerra. Poteo musikatua. Bazkaria (Entsalada, sukalkia eta Iñaki Agirreren arroz esnea) Kamiseta + bazkaria 10 euro.Bazkarirako aldez aurretik izena eman: Emailez edo whatsappetik idatziz (688 806 216) edo Egusen La Plaza tabernan.
Enkante batean, berezkoa duguna, serietik ekartzen dugun guztia jarriko da jokoan.Nork ematen du gehiago?KEA kultur elkartea.Helduentzako antzerki amateurreko bi pase.
Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.
Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektoniko eta museografikoa jasotzen dute. Bertan, Asier Gómez argazkigilearen museoko piezen irudi-bilduma ere ikusi ahalko da hilaren 30a arte.
Ozeanoen Nazioarteko Eguna dela eta, Goazen Up elkarteak Plentziako itsasadarra garbitzeko deialdia egin du aste-akabu honetarako, hilaren 11 eta 12rako. Egun horietan, kostaldean pilatzen den plastikoa eta hondakinak batzeko ekintzak egingo dituzte familia guztiarentzako.
San Bernabe eta San Antonio jaiak ospatuko dituzte bihartik aurrera Faoetan eta Martiartun. Auzo erandioztar horietan familian ederto pasatzeko hamaika jarduera prestatu dituzte hurrengo egunetarako, hemen programa.