Hizlaria: Jose Ramon BezerraAntolatzailea: Herri Lurrak Elkarte Ekologista
Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin. Otsailak 15: Joy. 22′ (VO). Agur artzai. 27′. (VO) Not alone. 43′ (VO).
Iraide Juaristi LAB sindikatuko Eskumaldeako ordezkariak zaintza-sektoreko langileek bizi duten egoeraren irakurketa egingo du bihar, hilak 15, 19:00etan Villamonte kultur etxean. Zaintzak: gatazkatik iraultzara izena izango duen ekitaldian aniztasun funtzionalean, esku-hartze sozialean eta egoitzetan lan egiten duten beharginek euren testigantzak ere eskainiko dituzte. Algortako Bilgune Feministaren laguntzagaz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak abiatu duen Denon Bizitzak Erdigunean borroka-dinamikaren barruko ekitaldia izango da, eta Irune de la Maza izango da horren moderatzailea.