Eusko Ikaskuntzak eta Sopelako Udalak 1890 eta 1950 urteen artean udalerrian bizitakoak gogoratzeko proiektua egin dute, eta horren emaitzak martxoaren 10ean aurkeztuko dituzte Kurtzio kultur etxean. Koldo Somocueto historialariren gidaritzapean egin dute ikerketa, Sopelaren historia azaltzen duten hainbat dokumenturen bitartez.
Nola bizi dira gure herriko LGTBIQ+ nagusiak? Zer nolako bizipenak dituzte? Nolakoa izan da euren istorioak jasotzeko prozesua?
"Eman Minutu 1 HITZen alde" Ikus-Entzunezko lanen Nazioarteko XIII. Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute Muxikebarri Antzokian datorren martxoaren 10ean, 20:00etatik aurrera. Lehiaketa UN Etxeak antolatzen du, Getxoko Udalaren laguntzagaz. Aurten, 79 lan jaso ditu lehiaketak, Euskal Herritik eta nazioarteko hainbat lekutatik. Ekitaldira joateko, aldez aurretik izena eman beharko da.
PAÜRA umorezko ikuskizuna da. PAÜRAri eskua eman, eta lagun egingo digu zuzeneko musika duen publiko orotarako abentura eszeniko honetan. Beldurra ez da inoiz aholkulari ona izan; hala ere, horrek bultzatzen gaitu ekitera batzuetan. Beldurra existitzen da, eta gutariko bakoitzean bizi da; ez dugu sentitu nahi, baina barruan daramagu. Pailazoaren hizkeran sartuko gara, beldurraz hitz egiteko algaren eta poesiaren bidez. Kontzertu teatrala. Barre-algaraz betetako musika-lana. Sarrera: 12 euro
Martxoak 5, igandea 11:00 Kontzentrazioa eta idazkiaren irakurketa (Elortza plazan) 11:30 Kalejira eta triki-poteoa feminista 13:00 Baldosa berriaren inaugurazioa (Berdintasunerako bidea) Martxoak 8, asteazkena Manifestazioak martxoak 8 Bilbon Martxoak 10, ostirala 18:30 Zinema genero ikuspegiarekin: “En un muelle de Normandía” (Kultur Etxean)
Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira: martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko: 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com