Frantziako Tourra Gorlizetik igarotzen dela aprobetxatuz, tokiko Udalak, Mendibike Gorlizegaz batera, "bizikletada" bat antolatu du ekainaren 30ean, barikuan, 19:00etan, Ibarreta plazan. Halaber, ordu eta leku berean, tailer tematiko bat antolatu dute txirrindularitzaren zale guztientzat. Izen-ematea Gorlizko Kultur Etxean egin behar da eta izena eman duten lehenengo 100 lagunentzako kamiseta bat oparituko dute.
Bihar, zapatuan, igaroko da Frantziako Tourra Berangotik —baita eskualde osotik ere—, baina gaur, bezperan, bertako Otxandategi Dantza Taldeak txirrindularitza-proba besoak zabalik hartzeko kalejira egingo du, 19:45etik aurrera.
Izen handiko bost koreografok egindako lau koreografiek osatzen duten ikuskizun bat eskainiko da Kultur Leioan, Andoni Aresti Dantza eskolan sortutakoa, astebete iraungo duen tailer koreografiko baten emaitza izango dena. Koreografoak: Paolo Mohovich, Jaime Pablo Díaz-Iván Villar, Kiko López, Manuel Liñán.Sarrera: 6 euro.
Eguna Taldea Sarrera Ekainak 28 (asteazkena) Talde lehiaketa: Vincent Meisner Trío Jazzmeia Horn 12€ Ekainak 29 (osteguna) Talde lehiaketa: Víctor Carrascosa Quartet Kurt Elling 18€ Ekainak 30 (ostirala) Talde lehiaketa: Giulio Ottanelli Quartet Marc Ribot "Ceramic Dog" 12€ Uztailak 1 (larunbata) Talde lehiaketa: Jarecki Jazz Octet Al Di Meola Acoustic Trío 22€ Uztailak 2 (igandea) Talde lehiaketako irabazlea Dave Holland 22€
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketa zentroak euskararen normalkuntzarako saretze eta partekatze ekintza bateri ekingo dio Barakaldo eta Txurdinagako zentroakaz batera. Hala, Gipuzkoako eta Nafarroako beste Lanbide Heziketako eragileakaz saretuko dira eta bizikletaz Barakaldotik Irisarrera joango dira ekainaren 28tik uztailaren 1era. Xedea da euskarak Lanbide Heziketan duen presentziaz hausnartzea, baita aurrera egiteko proposamenak zentro ezberdinen artean adostea ere.
Gaur emango diote hasiera Sopelako sanpedroei: ekainaren 28tik uztailaren 2ra udalerri osoa jai giroan murgilduta egongo da urtero legez. Aurten, ordea, Frantziako Tourra udalerritik pasatuko da uztailaren 1ean, bariku-zapatu honetako goizaldean, eta, horregatik, udalerriko gobernu-talde berriak (EH Bildu-Elkarrekin Podemos) txosnak goizeko 03:00etan ixteko erabakia hartu du. Sopelako alkate Guruzne Carrassonek adierazi duenez, eurentzako "oso garrantzitsua izan da jaiak eta Tourra uztartu ahal izatea". Hala, daborduko ikusgai dago jaietako egitarau osoa, egunez egun.
Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Gaur iluntzean botako dute txupina Arriagako San Trifon jaiei hasiera emateko. Santuaren eguna astelehenean izan arren, jai batzordeko kideek hainbat jarduera prestatu dituzte aste-akaburako, besteak beste, putxera-lehiaketa edo kickboxing erakustaldia.Hemen duzue egunotan famlian ederto pasatzeko moduko egitaraua.