Abuztuaren 3an, 12:00etatik aurrera, preso eta iheslarien aldeko 11. Itxas Martxa egingo dute Plentziako itsasadarreko uretan. Ekimen honek hainbat herritar bilduko ditu itsasoan zein kostaldean, eta herrialde palestinarrari ere elkartasuna adieraziko diote.
Azken urteak legez, aurten ere euskal preso eta iheslarien aldeko Itsas Martxa egingo dute Plentzian, itsasadarreko uretatik txalupa edo piraguan nabigatuz presoen etxeratzea aldarrikatzeko; abuztuaren 3an, zapatuan. Hala, euskal presoen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko mobilizazio jendetsua antolatuko dute.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.
Gaurtik abuztuaren 6ra arte, Plentziako kaleak zinemaz beteko dituzte udako zinema emanaldiakaz. Hurrengo martitzenetan sei pelikula eskainiko dituzte, Eleiz plazan, portuan, Ontziola plazan eta Txipion.