Udagoienaren etorreragaz batera, Berangoko Ibilaldi Neurtua egingo dute, azaroaren 17an, domekan. Sei Herri Elkarteak iragarri duenez, egitaraua ohikoa izango da: mendi-buelta, umeentzako tailerra, herri-bazkaria eta "giro ezin hobea" pilotalekuan.
Berriro ere Gorlizko Gorlizen Euskaraz taldeak ibilalditxoak antolatuko dute hilabetero Gorliz inguruko paisaiez euskaraz gozatzeko. Hala, hurrengo hitzordua domeka honetan izango da, azaroaren 17an. Hala, goizeko 10:00etan elkartuko dira Gorlizko frontoian Gorliz - Saratxaga - Andraka - Itsasadarra - Zabale - Gorliz ibilbidea egiteko.
Parte-hartzea: erregistro bidez sartu beharko da eskaera orria (telematikoki edo presentzialki udaletxean) Epea: Azaroaren 8ra arte (14:00) Eskaera orria: https://labur.eus/fCY9c
Barrikako ludotekak genero berdintasunera bideratu gura ditu herriko txikientzako jarduerak azaroan, emakumeari, berdintasunari eta errespetuari buruzko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako tailerren bidez. Jarduera guztiak barikuetan izango dira, 18:00etan, eta lehenengoa bihar izango da, udal-liburutegian.
Bueltan da Getxoko Zine Zikloen denboraldi berria. Joan den azaroaren 1ean abiatu zuten Zine Kluba, eta gaur, eguenean, hasiko dira Zinemabarriko proiekzioak. Ohikoa denez, lehenengo zikloa barikuetan izango da, Areetako Andres Isasi Musika Eskolako auditorioan. Aurten ordutegi berria izango da, proiekzioak ohi baino ordu erdi lehenago izango direla, 20:30ean, hain zuzen ere.
Barikuan, 19:00etan. Zapatuan, 19:00etan. Domekan, 18:00etan.
Iparra Galdu Gabe Jardunaldien XI. edizioak askotariko jarduerak ekarriko ditu Getxora azaroan, hala nola Estitxu-ri, Maite Idirini eta Lurdes Iriondori omenaldia eta Errobiren 50. urteurrenaren kontzertu berezia.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |