8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte-hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri deszifratu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat autoktono batekin nahastu du. Jarduera honen bidez, espezie exotiko inbaditzaileek sortzen dituzten arazoak ezagutaraziko dira, baita gure inguruko espezie batzuk ere. Ohiko Escape Room-etan ez bezala, gainditu beharreko probak, pistak, objektuak eta enigmak ez daude gela bakar batean, espazio ireki batean baizik. Beraz, parte-hartzaileak Ingurumen Aretoko hainbat espaziotatik mugitu beharko dira 4 espezie exotiko inbaditzaileren izenak aurkitu arte. Horrela, Arkaitz biologoaren tranpan erori den animalia autoktonoa askatu ahalko da . Ordubete baino lehen egin ahal izango duzue? Hiru txanda egingo dira: 10:15, 11:15 eta 12:15. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
Tokiko merkataritza dinamizatzeko eta bultzatzeko asmoz, Goskoak, Gorlizko Ostalaritza, Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak, eta Gorlizko Udalak Gabonetako Apainketa Lehiaketa berri bat antolatu dute aurten. Parte hartzeko epea zabalik dago abenduaren 20ra arte eta izena eman gura dutenek goskoa@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute. Bertan zehaztu beharko dituzte izena, telefonoa, dekorazioaren argazkia, apainketaren helbidea eta izenburua.
Datorren urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 9 eta 17 urte bitarteko gazteentzako abentura, misio eta erronka desberdinak egingo dira Urdulizko Sertutxenako kazetagunean, guztiak gaitasun digitalakaz lotuak. Abentura bakoitzean gaitasun berriak eskuratzeko aukera izango dute. Internet eta tresna digitalak modu erabilgarri, sortzaile, babestua eta arduratsuan erabiltzeko. Izen-ematea zabalik abenduaren 15era arte, hurrengo telefonoan: 946 774 000.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Eguberriak sasoi magikoa dira askorentzat, horregatik, leioaztarren artean lilura piztuko duten hamaika jarduera iragarri ditu Udalak: Olentzero eta Mari Domingiri harrerak, Elur-bola, Errege Magoen kabalgata, antzerkiak eta beste hainbat ekintza. Hemen dituzue guztiak.
Lemoizko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu egun gutxi barru sartuko garen Gabon garairako. Euskara eta haurrak izango dira protagonista jarraian zehazten dugun Gabonetako egitarauan.