Plentziako itsas historiari eta iragan kolektiboari aitortza egiten dion Itsasontzien ilustratzailea erakusketa ikusgai egongo da uztail osoan Goñi Portal kultur etxean. Roberto Hernandez marrazkilariaren 17 akuarelek hiribilduaren itsas kultura eta memoria historikoa gogora ekartzen dituzte, artearen bidez.
Herri txikia izan arren, Armintzan pizten den jaia benetan handia da. Gurtuk 20 urte daramatza herriko jai-batzordean festarik onenak antolatzeko lan egiten eta, beraz, ondo daki herriaren ahaleginik gabe ez dagoela jairik. Aurten, Karmengo jaiak uztailaren 16tik 20ra izango dira eta lemoiztarrak egitarauaren xehetasun guztiak partekatu dizkigu.
Uztailaren 11tik 16ra zoramena hasiko da Larrasbaterran: hemen dira beste behin Karmenak! Hala, adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte beste behin uda erdiko jai hauetarako. Ez galdu programazio osoa!
Gorlizetik Bilbora arteko bidaia bisual bat: natura eta hiria uztartzen dituen 100 argazkik osatutako erakusketa berezia.
Aurtengo Karmen jaiak uztailaren 15ean eta 16an ospatuko dituzte Plentzian. Martitzena eta eguaztena izan arren, egun horietarako ohiko itsas-prozesioa eta jai-giroan murgiltzeoko hainbat ekintza antolatu dituzte, hala nola sardina-jana, kantujira edo zezensuzkoa.